AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

ZIUR eta eskualdeko IKT Arduradunekin “Ziberintzidentziak: Barne protokoloa eta erantzunkizun legalak” hizpide

ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa- rekin lankidetzan zibersegurtasun industrialaren inguruan adostutako lan saioen plangintzarekin jarraituz, aurtengo hirugarren jardunaldia ospatu da, Maiatzak 12 ostegunean, Azpeitiko Basazabal jauregian. Bertan bildu dira, eskualdeko hainbat industria enpresako Informazio eta Komunikazio teknologien (IKT) arduradunak.

Lan saioan, "Ziberintzidentziak: barne protokoloa eta erantzunkizun legalak" izan dituzte hizpide, Ziberintzidentzien aurrean erantzuna emango dion barne protokoloa zehazteko estrategia eta gomendioak, nahiz erantzunkizun legalak ezagutaraziz. Bestalde, ZIUR-en "BAS – Breach and Attack Simulation" proiektuaren lehen edizioa ezagutzeko aukera ere izan da, bertan parte hartu duten enpresei hurrengo edizioan parte hartzeko aukera zabalduz. Lan saio honetara bertaratu diren enpresetako ordezkariek tarte bat izan dute gaiaren inguruan eztabaidatu eta beren esperientziak eta ohiko arazoak partekatzeko ere.

Iraurgi Berritzenek, ZIUR-ekin lankidetzan, Uztailean, plangintzako azken lan saioa garatzea du aurreikusita.

  •  2022ko Uztaila: "Enpresetan zibersegurtasuna bermatzeko prozesu eta politikak".

Lan saio hauek bi helburu nagusi dituzte. Batetik, zibersegurtasun arloan dauden azken joera teknologikoen berri eman nahi da, eta bestetik, berriz, eskualdeko industria enpresak arlo honetan garatzen ari diren ezagutza, proiektu nahiz praktika onak partekatu nahi dira. Uztaileko lan saioan parte hartzeko interesa izanez gero jvalverde@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke eskaera.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut