AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Inaziotar Bideko V Jardunaldi Enogastronomikoak, Manresa

Azpeitiko Egaña Gozotegiak Iraurgi Berritzen-en eskutik Manresan ospatu diren jardunaldietan parte hartu du Ekainak 11 eta 12an

Manresako udalak antolatuta Inaziotar Bideko V jardunaldi Gastronomikoak ospatu dira Manresan, eta Euskadi Gastronomika-ren aterpean, Egaña Gozotegia eta Iraurgi Berritzen-eko Turismo saila-k parte hartu eskualdeko ordezkaritzan.

Jardunaldi hauek Inaziotar Bidea enogastronimiaren ikuspuntitik sustatzea dute helburu. Ekoizle, sukaldari, produktu eta turismo eragileen topagune bihurtu da bi egunez Manresa, hainbat ekintza burutu direlarik bertan; Azoka, Showcooking-ak, dastaketak, produktuen aurkezpenak e.a.

Iraurgi Berritzen-etik egiten dugun balorazioa positiboa da, Manresako erakundeekin harremanak kontsolidatzen lagundu duelako batetik eta ekoizleentzat bere produktuak aurkeztu eta kontaktuak egin eta negozio aukera berriak zabaltzeko balio izan duelako ere bai, Egaña Gozotegiaren kasu, bere produktu izarra den Inazioak eta beroein elaborazio prozesua jendaurrean aurkezteko parada izan zuelarik.