AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Eskualdeko 8 enpresek aukera izan dute eraldaketa digitalaren baitan garatutako proiektuak eta esperientziak partekatzeko

Iraurgi Berritzen -ek eskualdeko enpresei Eraldaketa Digitalaren prozesuan laguntzen jarraitzeko eta Digitalizazioa beren errealitate zehatzera txertatzeko "UROLDIG - Urola Erdiko enpresetan Eraldaketa Digitala bultzatzen" programa martxan jarri zuen pasa den urtean.

Ildo honetan, eskualdeko enpresen beharrei erantzuna eman asmoz, enpresetako ordezkari ezberdinekin egindako lan saioen ostean, eskualdeko 8 enpresek aukera izan dute digitalizazioak ekar diezazkiekeen inpaktua negozio eta efizientzian, hobekuntza aukera nagusiak identifikatu eta lehenesteko, eta jarraian enpresa bakoitzeko eraldaketa digitalerako plana zehaztu eta garatzeko.

Gaur, Ekainak 21, asteartea, Azpeitiako Basazabal Jauregian ospatu den lan saioan, proiektuan parte hartu duten 8 enpresek prozesuan zehar landu dituzten jarduera-lerroak partekatu dituzte elkarrekin: Identifikatutako problematika/hobekuntzak, proiektuan landutako aukerak, egindako aurrerapenak zein emaitzak, ikasketak, egungo egoera eta hurrengo urratsak.

Enpresa bakoitzarekin proiektua garatzeko, digitalizazioaren eta serbitizazioaren digitalaren arloan adituak diren, Digitalentu eta Nabab-en laguntza izan dute.

Horrez gain, GFAko berrikuntza departamentuko ordezkariak izan ditugu bertan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako programa da (ETE Digitala).