AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Hezkuntza Gunea: 2021/22 ikasturtea zenbakitan

Iraurgi Berritzenek artikulatzen duen eragile sarearen baitan egituratzen den hezkuntza guneak 2021/22 ikasturtean landu dituen lan lerro eta proiektuen bilduma egin du ondorengo ikusentzunezkoan. Bertan, landu diren lan lerro eta proiektuen nondik norakoak jasotzen dira.

Hezkuntza Gunea, DBH eta Batxilergoko eskaintza duten eskualdeko bost ikastetxeetako zuzendariek osatzen dute. Baina zein da espazio honen helburua? Elkarrekin definitutako proiektuen jarraipena, ebaluazioa eta hausnarketarako espazioa da hain zuzen.

Ikasturtean zehar, lan lerro ezberdinen garapenaz arduratu diren lan talde zehatzak egituratu dira. 2021/22 ikasturtean, 5 lan lerro nagusi landu dira ikasturtean zehar:

  • Ikasiz: Lan lerro honen bidez, ikastetxeek amankomunean dituzten beharren inguruan hausnartu eta kapazitazioa eskaintzea da helbruua. Era berean, partehartzaileen artean esperientzien elkartrukea sustatzen da. Aurtengo ikasturtean, Ikastetxeetako kudeaketa eta antolaketa ereduen inguruko 2 lan Saio kolektibo ospatu dira.
  • Elkarrekin Eraikitzen: Proiektu honetan ikasleak heuren ikasketa prozesuko protagonista eginez, metodologia berriekin esperimentatuz eta eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutzea da helburua. Prozesuan zehar, eskualdeko eragile sozioekonomikoekin hartuemanean izan dira ikasleak.
  • Gerolan: Proiektu honen helburua ikastetxen orientazio planak aberastea da eta orientatzaileek osatzen dute lan taldea. Ikasleengan orientazio akademiko profesioanalri dagokion hausnarketa aktibatu eta interesen arabera eskualdeko eragile sozioekonomioekin harremanak errazten dira.
  • STEAM Urola Erdian: Ikerketa proiektuen bitartez, eskualdeko gazteen artean zientzia eta tenologia zaletasunak nahiz gaitasunak lantzea da helburua.
  • Izan Ekintzaile: Ikasleengan ekintzailetza gaitasun eta balioak sustatu eta eskualdeko ekintzaile errealekin harremank izatea da helburua.

Laburbilduz, guztira 90 hartueman izan dira ikasle/ikastetxe – profesional-eragile artean. Eskualdeko 5 ikastetxe, 400 ikasle baino gehiago, 35 irakasle eta orientatzailetik gora eta 60 eragile baino gehiagok hartu dute parte ikasturte honetan zehar proiektu ezberdinetan.