AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Eskualdeko ekintzaileentzat laguntzak abian dira

LANBIDE-euskal enplegu zerbitzuak, ekintzaileei bideratutako diru laguntzak abian ditu eskualdeko ekintzaileentzat.

Laguntza hauek Azpeitiko udalaren bitartez kudeatuko dira, eskualdea ordezkatuz (Azkoitia-Azpeitia-Zestoa-Beizama-Errezil-Aizarnazabal), eta eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 7a izango da. 

Laguntzak, bi motatakoak bereizten dira, batetik, negozio ideia bat duen ekintzaleentzat eta bestetik, bideragarritasun plana landuta izanik, jarduera abian jartzeko azken bultzada behar duten ekintzaileentzat.

Ideiaren kasuan, bi hilabetez negozioaren azterketa lantzeko konpromezua eskatzen da, eta adina eta generoaren arabera, onartuta izan diren ekintzaileek, 1.000 €-1.300€ bitarteko diru laguntza jasoko dute. Gure eskualdearen kasuan, gehienez zortzi onuradunen proiektuak lagunduko dira.

Jarduera abian jartzeko laguntzaren kasuan, 3 hilabeteko dedikazio konpromezua eskatzen da eta epealdi hau amaitu ondoren enpresa abian jartzekoa. Hau horrela gauzatzen bada eta adina eta generoaren arabera, 1.500€-1.950€ bitarteko laguntza jasotzeko aukera izango dute beste zortzi ekintzailek.

Onartutako ideien eta proiektuen tutorizazio prozesua urriaren 13an hasiko da. 

Interesatuek Azpeitiko Udalean aurkeztu beharko dute dokumentazioa.