AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

2014ko Global Training bekak martxan dira dagoeneko

Garapenek Donostiaren Sustapena eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eskualdeko gazteei zuzenduriko 80 beka Global Training jarri dituela abian jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik.

Beka hauen helburua EAE-ko gazteen profesionalizazioa eta nazioartekotzea sustatzea da. Programa nazioarteko mugikortasunera zuzentzen da, eta Unibertsitateko Titulua edo Lanbide Heziketan Goi mailako titulua duten 30 urtetik beherako gazteei aukera emeaten die atzerriko enpresa edo erakundeetan ordaindutako praktikak egiteko. Praktika hauek beren perfil akademiko eta profesionalarekin lotutako aktibitate eta proiektuekin gauzatuko dituzte.

Izena emateko epea uztailaren 28an amaitzen da, eta helbide hau dago erabilgarri horretarako :http://www.fomentosansebastian.org/es/becas-empleo-y-formacion/becas-de-internacionalizacion/listado-de-becas-20142015

Ondorengo link hauetan beka hauetako 15ei buruzko hainbat xehetasun eskura daiteke, eta baita izena emateko baldintzak, dokumentazioa eta hautaketa prozesuari buruzko hainbat argibide ere.

Informazio gehiago behar izanez gero Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan 943 02 60 69 telefonoan edo info@iraurgiberritzen.net helbidera idatzita.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut