AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Ikasleak protagonista berriro Elkarrekin Eraikitzen proiektuan

Abian da bigarren ikasturtez jarraian "Elkarrekin Eraikitzen" proiektua. Bertan, Iraurgi Berritzen eta Ie Team aholkularitza enpresaren gidaritzapean, eskualdeko 5 ikastetxe, 15 irakasle eta 300 ikasletik gora ari dira parte hartzen eta 2015eko Ekainean emango zaio amaiera ekitaldi baten ospakizunarekin.

Proiektuak, hiru helburu nagusi ditu. Lehenik eta behin, proiektuan parte hartzen ari diren bailarako ikastetxe desberdinetako irakasleei metodología berriekin esperimentatzeko aukera eman zaie. Bigarrenez, metodología hauen erabilerarekin ikasleengan jarrera eta balio ekintzaileak sustatzea lortu nahi da eta azkenik, proiektuak, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea erraztu nahi du. Honetarako ikasleek lan taldetan banatuta egin beharko dute lan eta prozesuaren garapenean protagonista izango dira, lehen eskutik biziz kasuen azterketa prozesua.

2014-15 ikasturtean garatzen ari garen Elkarrekin Eraikitzen proiektua, iaz bezala, bi fase ezberdinetan egituratu da. Proiektuari 2014 amaieran eman zitzaion hasiera, aurrez aipatu modura proiektuan parte hartu duten ikastetxeetako irakasleek bizitako bi elkarretaratzeren bitartez. Bi saio hauetan, irakasleak, ikasleek proiektuaren garapenean landuko duten prozesua antolatzeaz arduratu ziren, aurreko ikasturtean izandako esperientziatik hautemandako hainbat hobekuntza txertatuz prozesuari. Behin hau diseinatuta, gaur egun ikasleak beronen aplikazioan ari dira lanean.

Datozen asteetan, ikasleek eskualdean egunerokotasunean sozioekonomiari lotuta ematen ari diren diren 8 kasu erreal aztertuko dituzte, eskualdeko eragile desberdinak elkarrizketatu beharko dituztelarik prozesuan zehar, enpresa, merkatari, garapen agentzia, landa garapen elkartea, osasun zentru eta abar–eko ordezkariak hain zuzen. Guztira, proiektuan zehar, 30 eragiletik gora ari dira parte hartzen modu aktiboan.

Proiektuaren xehetasun guztiak www.elkarrekineraikitzen.wordpress.com webgunean jarrai daitezke. Proiektuaren helburu nahiz ikasleek aztertu beharko dituzten kasuez gain, proiektuaren amaieran, ikasle talde desberdinek egindako lanketak ere bertan ageriko direlarik.

Jarraian, proiektuaren garapenean ateratako zenbait argazki ikus daitezke: