AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Foru Aldundiak 120 beka eskaintzen ditu gazteek atzerrian praktikak egin ditzaten

Goi mailako unibertsitate edo lanbide heziketako ikasketak dituzten ikasleek irekita dute jada bekak eskatzeko epea.

Ikasketak amaitu berri dituztenek beren gaitasunak garatzen jarraitzeko aukera izango dute, Europako nahiz Asia eta Amerikako enpresetan. 6 hilabetez ikasleek 1.124 euro jasoko dituzte hilabeteko. Onuradun izateko, baldintza batzuk bete behar dira: eskatzaileak ez ditu 30 urte beteta izan behar aurtengo urtarrilaren 1ean, eta ikasketak 2012ko abenduaren 31ren ondoren bukatuak izan behar ditu.

Programan parte hartzeko erabakia hartu duten zentroak EHU, MU eta HETEL nahiz IKASLAN sareetako LH zentroak dira eta haiek arduratuko dira beka eskuratuko duten ikasleak hautatzeaz.

Bekak eskatu ahal izateko, zentro bakoitzak bere webgunea zabaldu du.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut