AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Iraurgi Berritzenek Loiolako turismo bulegorako langile bat kontratatzeko deialdia ireki du

Loiolako turismo bulegoan bisitarien harrera eta atentzio zerbitzua eskaini eta gida turistiko lanak egiteko lanpostu bat atera du Iraurgi Berritzenek.

Lanpostuari dagokionez langile honek ondorengo funtzioak bete beharko ditu:

  • Turismo bulegora hurbiltzen diren bisitariei harrera, atentzio eta informazio zerbitzua eman.
  • Telefono nahiz postaz (elektronikoa eta arrunta) jasotzen diren informazio eskariei erantzuna eman.
  • Turismo bulegoan atentzioa eman zaien bisitari-turisten kontrola
    • Estatistika txostenak egitea.
  • Sustapen materialen inbentarioaren kontrola eta biltegiaren kudeaketa.
  • Bisita gidatuak egitea eskualdean - ondare historiko, artistiko eta kulturalaren sustapena.
  • Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailari sostengu eta laguntza.
    • Web orrialdearen eguneraketa eta dinamizazioa.
    • Social media estrategiaren ejekuzioa – sare sozialen dinamizazioa.
    • Sustapen turistikoko euskarri grafikoetako edukien eguneraketa eta gainbegiratzea.
    • Merkaturatze ekintza zuzenak Bidai Agentzi eta Tour operatzaileekin.
    • Datubaseen eguneraketa eta eraketa.
    • Besteak.

Kontratu-mota Aldi batekoa izango da eta honen iraupena berriz zehazteko dago.

Hautaketa Lanbideren bidez egingo da, eta izena emateko interesa dutenek Lanbideren bidez eman beharko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero berriz Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailarekin (Jesus Mujika) harremantetan jar zaitezke ondorengo telefono zenbakian 943 851 100.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut