AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Abian dira 2015ean eskualdeko ekonomia sustatzera bideratutako diru laguntzak

Azpeitiko Udalak 2014.urtean 350.000 € banatu zituen ekonomia sustatzeko udal aurrekontuetatik, eta 80 lanpostu sortzea lortu zuen.

Balorazioa, beraz, oso positiboa da eta horregatik, 2015 urtean beste 350.000 euro bideratuko dira.

Dagoeneko laguntzak jasotzeko deialdia zabalik dago eta eskaerak egiteko azken eguna, urriaren 31a izango da. Eskaera hauek Azpeitia Berritzenen egin beharko dira. Ebazpenak azaroaren 30erako jakinaraziko dituztela esan dute Udaleko zein Iraurgi Berritzeneko ordezkariek, eta ebazpenak jakinarazi bezain pronto diru-laguntzaren %50 banatuko dituztela adierazi dute. Ondoren, abenduan, zuriketak egin ostean banatuko dute gainerako laguntza.

2015eko laguntzak honako lerro hauetan banatuko dira:

  • Industria proiektu estrategiko edo berritzaileak.
  • Langabetuen kontratazioa eta lan baldintzen hobekuntza.
  • Izaera sozialeko proiektuak.
  • Merkataritza eta lehen sektorerako laguntzak.

Informazio gehiago lortu nahi izanez gero ondorengo link hauetan eskuragarri dituzue laguntza hauei buruko oinarrri arautzaile orokorrak eta baita oinarri hauen laburpen bat ere.

Iraurgi Berritzeneko diru laguntzetara zuzendurik berriz, hauek ere laster jarriko direla martxan jakinarazi nahi da. Ondorengo linkean eskuragarri dituzue laguntza hauei buruzko oinarri arautzaile orokorrak eta oinarri hauen laburpen bat, eskaera egiteko domumentazioa eta memoria egitea erraztuko dizuen ereduarekin batera.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut