AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Iraurgi Berritzenek jardunaldia antolatu du “Ipar Afrikako Merkatua” lemapean

Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean, "Ipar Afrikako Merkatua" izenpean, datorren Irailaren 22an ospatuko den jardunaldia antolatu du.

Azken bolada honetan kiriak, Europako merkatu tradizionalak ere jo ditu eta enpresa askok merkatu eruroparretik kanpora irten beharra ikusi dute. Baina merkatu berri hauekin lan egitea zailagoa da eta hainbat faktore eduki behar dira kontuan transakzioak egiterako orduan.

Afrika Iparreko Merkatua (Argelia eta Marruecos) merkatu konplexua da. Azken urteetan erakargarria izan da hainbat enpresentzat eskulanaren kostuengatik, baina baditu merkatu honek ezagutu beharreko hainbat ohitura, kultura eta erlijioari lotuak.

Jardunaldi honetara bertaratzen diren guztiek Ipar Afrikako Merkatuaren egoera zein negozio aukerak, eta eskualdeko Sammic S.L. enpresaren esperientzia ezagutzeko aukera izango dute. Ekitaldi hau eskualdeko enpresa guztiei zuzentzen da eta Iraurgi Berritzenetik bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Izena emateko interesa izanez gero, ondorengo fitxa deskargatu daiteke eta beteta bidali alarranaga@iraurgiberritzen.net helbidera.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero berriz, Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremetan (Alazne Larrañaga) ondorengo telefono zenbakian 943 85 11 00.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut