AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Hornitu Proiektua

Pasa den urriak 29an Azkoitiko Intsausti Jauregian Iraurgi Berritzenek eskualdeko 28 enpresei aurkeztu die Hornitu Proiektua, Urola Erdiko enpresen lehiakortasuna eraldatzeko eta hobetzeko helburuarekin sustaturiko azken egitasmoa. Honen bitartez eskualdeko enpresa traktore eta hornitzaile arteko elkarlana sustatu nahi du Iraurgi Berritzenek eskualdeko aktibitate ekonomikoa indartzeko.

Jardunaldian eskualdeko enpresa traktore nagusietako ordezkariak partehartu zuten Glual, Sarralle, Ibarmia, Juaristi, Sammic, eta Domusa- eta 22 enpresa hornitzailek.

Ekitaldiaren abiapuntua, 2014ean Urola Erdian egindako ehun ekonomiko-industrialaren egoeraren diagnostikoa izan zen, Industri Maparen ondorio nagusiak aurkeztu zirelarik IMHko Fermin Lazkanoren eskutik.

Enpresa traktoreetako ordezkariekin antolatu zen mahai inguruan proiektuan partehartzeko interesa eta konpromisoa azaldu zuten eskualdeko aktibitate ekonomikoa guztion artean indartzeko helburuarekin. Mundu mailan lehiatzen ari diren enpresa traktoreek, eskualdean dauden indargunetatik abiatuta enpresa hornitzaileek dituzten behar eta aukera berriak azpimarratu zituzten lehiakortasun gaitasuna garatzeko: prozesuen optimizazioa, joera berriei egokitzapena, flexibilitatea.

Ondorioz, eskualdeak duen erronka honi erantzun ahal izateko Iraurgi Berritzenen eskutik Hornitu Proiektuaren baitan proposatzen diren ekintza lerroak aurkeztu eta kontrastatu ziren enpresa hornitzaileekin heuren interesak jasoz:

  • Eskualdeko enpresa industrialen gaitasunen difusioa, katalogo online baten bitartez.
  • Enpresa traktore eta hornitzaile artean bisita eta jardunaldiak sustatuko dira, mundo mailako joerak, beharrak ezagutu eta egokitzeko beharrezko proiektuak abian jartzeko.
  • Iraurgi Berritzenetik bitartekaritza zerbitzua eskainiko da, identifikaturiko proiektuak bideratzeko laguntza eskainiz Imhrekin elkarlanean eta enpresa traktoreen eskaintzak zabaltzeko eskualdeko enpresa hornitzaileen artean.

Enpresengandik jasotako erantzunen arabera lan talde desberdinen egituraketa hasiko dira: Subkonjunto mekanikoen muntairako zerbitzuak; konponente mekano-soldatu amaituen hornitzaileak eta injenieritza mekanikoen lan desberdinak...

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut