AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Abian da berriro Iraurgi Berritzenen Enplegu Zentrua

Hilabete batzutako etenaldiaren ondoren, eta Lanbideren ebazpena jaso eta gero, Iraurgi Berritzenek Lanbiderekin elkarlanean, Enplegu Zentrua berriro martxan jarriko duela Martxoaren 7an jakinarazi nahi die eskualdeko herritarrei.

Enplegu Zentroaren helburu nagusia da bertara etortzen diren herritarrei eskualdean dauden lan eskaintzen inguruan informazioa eskaini eta bilaketa aktiboan laguntzea. Bestalde, lan eskaintza hauetan izena ematen laguntzeaz gain, Curriculuma eta aurkezpen gutuna prestatzen laguntzen da bertan.

Enplegu zentroak bere zereginak bete ditzan honako zerbitzuak ditu herritarren eskura:

  • Lan eskaintzak aurkitzeko ordenagailuak.
  • Eskualdeko lan eskaintzak laburbiltzen dituen tabloia.
  • Lanbideko enplegu eskaintzetara sarrera.
  • nguruan dauden prestakuntza zerbitzuak laburbiltzen dituen tabloia.

Harremanetan jarri nahi izanez gero, jarraian dituzue zerbitzua eskainiko den herriak eta ordutegiak:

  • Astelehen, asteazken eta ostiraletan Azpeitian eskainiko da zerbitzua 9:00etatik 13:30etara eta 15:30tatik 18:00etara.
  • Astearte eta ostegunetan aldiz Azkoitian eskainiko da ordutegi berdinean. 9:00etatik 13:30etara eta 15:30tatik 18:00etara.

Sin_titulo.png

Sin_titulo_1.png

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut