AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Programazioa eta Robotika lantzen Urola Erdiko Ikastetxeetan

Iraurgi Berritzenen sarean kokatzen den ikastetxeen mahaiak, eskualdeko 5 ikastetxeek osatua, programazioa eta robotika landu ditu Urtarrila eta Otsailean zehar. Honetarako, eskualdean abian den egitasmo baten laguntza izan du ekimenak, jolastek proiektua.

Joan zen urtean, teknologia irakasgaiko irakasleekin egin ziren bilera ezberdinetan, ikastetxe ezberdinetako mintegiek teknologia berriak heuren irakaskuntza planetan txertatzeko zituzten zailtasunak hauteman ziren. Iaz identifikatu zen behar hau landu asmoz, ikastetxe ezberdinetako teknologia mintegiko arduradunak Intsausti Jauregian bildu ziren Iraurgi Berritzenen gidaritzapean. Bertan, ikastetxe ezberdinetako irakasleek bi zailtasun nagusi azpimarratu zituzten: Batetik, epe motzean, programazioa nahiz robotika teknologia irakasgaian aplikatzeko dituzten zailtasunak aipatu ziren. Bestetik berriz, epe luzera begira, teknologia berriak metodología berriekin landu eta irakaskuntza kurrikulumean txertatzeko beharra aipatu zen.

Irakasleekin hauteman zen lehenbiziko zailtasunari erantzun asmoz, jolastek egitasmoarekin elkarlanean, programazioa eta robotikaren inguruko bi prestakuntza saio txiki antolatu ziren otsailean zehar. Bi lan saioek, ikastetxe ezberdinetako irakasleei programazioa nahiz robotikaren oinarriak barneratzea ahalbideratu zuten. Behin oinarrizko ezagutzak jasota, Iraurgi Berritzen nahiz Jolastek egitasmoa, ikastetxe bakoitzak ikasturte amaierarako jarri dituen helburuen arabera, teknologia berri hauen aplikazioan laguntzen saiatuko dira eskualdeko ikastetxeetan.

Bestalde, ikastetxeen mahaia, teknologiako irakasleek identifikatu zuten bigarren beharra asetu asmoz, datozen ikasturteetara begira, teknologia berriak irakaskuntza metodología berritzaileekin aplikatzen laguntzeko bide ezberdinak aztertzen ari da.

Era berean, ikastetxeen mahaiak beste hainbat proiekturen garapenean dihardu lanean, besteak beste, Elkarrekin Eraikitzen 3. urtez jarraian, IKT-en proiektua nahiz eskualdean sare sozialak lantzea helburu dituen proiektua.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut