AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Iraurgi Berritzenek ekaina eta uztailerako hainbat ikastaro antolatu ditu lana bilatzen ari diren pertsonentzat

Ekainean "Lan-bilaketan planifikazioa eta antolaketa" izenpean bi ikastaro egingo dira. Lehenbizikoa, ekainaren 17an (ostirala) izango da goizeko 10:00tan Azpeitiko Sindikatu Zaharreko hirugarren Solairuan. Bestea berriz, ekainaren 23an, (osteguna) arratsaldeko 15:00tan Azkoitiko Enplegu Zentroan, Bizenta Mogel 6 helbidean.

Lan bila ari den pertsonarentzat, funtsezkoa da denbora ondo kudeatu eta antolatzea. Hau dela eta, jarduera honen bidez, zereginen denbora-plangintza eta -kudeaketa osatzen ikasiko du, zehaztutakoa bete eta ebaluatzeko.

Uztailerako, berriz, "IKT eta Lan-bilaketa" lemapean beste bi ikastaro antolatu dira. Bata, uztailaren 1ean (ostirala) izango da goizeko 10:00tan Azpeitiko Sindikatu Zaharreko hirugarren Solairuan. Bestea berriz, uztailaren 7an, (osteguna) goizeko 10:00tan Azkoitiko Enplegu Zentroan, Bizenta Mogel 6 helbidean.

Ikastaro honetan Enplegu-bilaketako tresnak eta enplegu-atarietan izena emateko modua ezagutzeko aukera izango da.

Bertan parte hartzeko interesa izanez gero 943 02 60 69 telefonora deitu dezakezu eta Maialen Ituarte-rengatik galdetu. Ikastaroa erderaz izango da, 3 orduko iraupena izango du eta presentziala izango da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut