AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Iraurgi Berritzenek antolatutako enpresa partaidetza sustatzeko jardunaldia

Joan den asteartean, maiatzaren 24an, Iraurgi Berritzenek Azkoitiko Intsausti jauregian Urola Erdian enpresa partaidetza sustatzen jardunaldia antolatu zuen.

Jardunaldi honen bidez, partehartzaileek eskualdeko hainbat ETEen (enpresa txiki eta ertainen) partaidetza-prozesuen esperientziak eta bizipenak aurrez aurre ezagutzeko aukera izan zuten; protagonistekin arrazoiak eta moduak partekatuz.

B+I Strategy-ko Oscar Valdivielsok eta Mónica Bartolomek hitzaldian hainbat topiko eta mito berrikusi zituzten eta ondoren, dakartzan onurak zerrendatu zituzten. Eredu hauek garatzeko ohiko arrazoiak eta partaidetza bidez, erakunde eraldaketa bati aurre egiteko hasierako beharrezko baldintzak azaldu zituzten.

Dinamikak erakundeko Alberto Etxeandiak "estrategia-ekintza"ri buruzko ENPRESTUZ proiektua deskribatu zuen. Lan-prozesu hau Iraurgi Berritzenek koordinatu du eta eskualdeko enpresa txiki eta ertainetan beraien partaidetza-prozesu estrategikoa definitu eta martxan jartzen hastea gauzatu dezatela bilatzen duena.

Jarraian, bertaratutakoekin eskualdeko enpresetan – Berriteken, Ekintza Lantegian, Kimu Baten, Tecnicur Curvados y Mecanizadosen eta baita Iraurgi Berritzenen ere- garatutako ezagutzak eta esperientzia praktikoak partekatu ziren.

Bukatzeko, guztien artean, aldaketa-prozesu hauen aldeko apustua egiten duten erakundeek izaten dituzten oztopo nagusiei eta erronkei buruz hausnartzeko aukera izan zen.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut