AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Txertatu Merkatuan Proiektuaren bitartez, eskualdeko gazte langabetuei lanerako aukerak eskainiko zaizkie

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Proiektu hau, Urola Erdian, Iraurgi Berritzenek kudeatuko du.

Txertatu Merkatuan proiektua nori zuzenduta dago?

  • 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei.
  • Langabezian dauden pertsonentzat eta azkenengo hilabetean laneko kontratu bat izan ez dutenentzat.
  • Batxilergo tituladunak, erdi mailako ziklo bat aimatuta dutenak eta baita unibertsitate-ikasketak utzi dituztenak ere.

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua zera da, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.

Txertatu Merkatuan programak parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen du eta honako bi fase garatzen ditu:

  1. FASEA: EGOKITU; eguneroko jakintzetatik abiatuta, lan-profil bat eraikitzea. Langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.
  2. FASEA: TREBATU; lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa
    • Gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak
    • Gizarte-berrikuntzako jardunak garatzeko gaitasun-tailerrak

Proiektu honetan izena emateko epea uztailaren 1ean ireki da.

Informazio gehiagorako sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzi edo 943 85 11 00 telefonora deitu dezakezu Sandra Fernandez-engatik galdetuz.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut