AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

KLINK - Eskualdeko ekintzaileei zuzenduriko programaren aurkezpena

Pasa den Uztailaren 3an, Bilboko Auzo Factory Matiko eraikinean, "Ekintzaileei laguntza emateko metodología eta ikuspegi berriak" jardunaldian parte hartu genuen Garapenek gonbidatuta.

Bertan EAE-n eta Errioxan, garapen agentziek abian dituzten hainbat proiektu eta esperientzia ezagutu eta partekatzeko aukera izan genuen.

Iraurgi Berritzenei dagokionez, KLINK: eskualdeko pertsona ekintzaileentzako programa aurkeztu genuen, ekintzaileei laguntza emateko metodologia eta zerbitzu berrien atalean.

Jardunaldian, besteak beste, metodologia eta zerbitzu berriei loturiko proiektuak, gizarte-ekintzailetzako proiektuak eta ekintzailetza-berdearekin lotura dutenak aurkeztu ziren.

Proiektu benetan interesgarriak aurkeztu ziren eta bertan parte hartze esperientzia oso positiboa izan zen. Zentzu horretan, balorazio oso positiboa izan da Iraurgi Berritzeneko lan taldearentzat lehendabiziko aldiz KLINK ezagutzera ematea jendaurrean.

KLINK, ezagutzen ez dutenentzat, ekintzaileei zuzenduriko programa da non bere xedea, ekintzaileentzat eskualde erakargarri bat sortzea den. Hori lortzeko, 3 lan lerro nagusi lantzen ditu, Klink BIDE, ekintzaileei enpresa sortu ondorengo laguntza zerbitzua, Klink ATARI, ekintzaileak komunikabideetan ikusgarritasuna emateko ekintzak eta Klink GUNE, ekintzailetza sustatzeko eta elkartzeko gunea.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut