AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Lanzituz-en 6. “Ekintzailetzarako prestakuntza” ikastaroa bukatu da

Pasa den uztailak 6an bukatu zen LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ Europako funtsak finantziatutako 6. formakuntza programa. 4 asteko iraupena duen ikastaroan ekintzaileek beren ideia/proiektua aztertzeaz gain,

negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutu zituzten, hala nola, egin beharreko tramiteak, diru laguntzen buruzko informazioa, finantziazio bide desberdinak eta enpresari eragingo dioten zergak.

LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programak langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Eredu honekin, Gizarte ekonomiaren baloreak, kudeaketa demokratikoa eta gardena bultzatzen duen enpresa mota eta pertsonan oinarritutako egitura bultzatu nahi da. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Programa, bi ataletan banatzen da. "Ekintzailetzarako prestakuntza" atalean, ekintzaileek beren ideia/proiektua martxan jartzeko ezagutzak bereganatzen dituzte. Trebakuntza honekin, parte-hartzaileen enplegabilitat ea hobetzeaz gain, hauen sen ekintzailea sustatzea ere lortu nahi da. "Aktiboki ekiten" atalean, modu kolektiboan egitasmoren bat sortu nahi duten ekintzaileei aholkularitza pertsonalizatua eskeintzen zaie. Aholkularitza ekintzailetza ibilbide guztian zehar jasotzen dute, ideia garapenean, proiektuaren lanketan, enpresaren sorreran eta baita sortu ondoren ere.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut