AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Lehen Aukera Programaren eskaerak aurkezteko epea irekita urriak 31 arte

HELBURUA: Beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak Euskal Enpresek kontratatzea.

Programan parte hartzeko Interesatuta dauden pertsonek, ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea
  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea
  • Langabezian egotea kontratua egiterakoan
  • Ondoko titulazio hauetakoren bat edukitzea:
    • Lizentziatura edo unibertsitateko gradua, Ingeniaritza edota Arkitektura.
    • Unibertsitateko diplomatura, Ingeniaritza teknikoa edota Arkitektura teknikoa.
    • Araututako lanbide heziketako edo berariazko lanbide heziketako goi edo erdi mailako teknikaria. Honako bi tituluak ere aurrekoen baliokideak dira: teknikari laguntzailea (LH1) eta teknikari espezialista (LH2).
    • Ofizialki, aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk.
    • Profesionaltasun-ziurtagiria
  • Hautaketa prozezuan lehentasuna dute, Gazteentzako Berme Sistemako datu-basean izena emanda dauden pertsonek.

Eskaerarako behar diren dokumentuen prestaketa eta kudeaketan laguntza eskaintzen dugu. Deitu ezazu Iraurgi Berritzenera 943 851100 zenbakira eta Sandragatik galdetu.

Programaren informazioa gehiagorako, ondorengo Link-a kontsulta dezakezu.

ENPRESENTZAKO INFORMAZIOA

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut