AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Etorkizuneko ekintzaileak sentsibilizatzen

Azken urteetan ohitura bilakatu den moduan, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroak eta Iraurgi Berritzenek ekintzailetzaren inguruko sentsibilizazio saioak antolatzen dituzte beraien ikasleei zuzenduak.

Izarraitz Lanbide Heziketak, Urrats Bat programaren baitan, errekurtso materialak zentroko ikasle, ikasle ohi eta bertan formakuntzetan parte hartzen duten ikasleei eskuragarri ipintzen dizkie eta Iraurgi Berritzenek aldiz bere ezagutza eta esperientzia partekatzen ditu. Ikuspegi teorikotik haratago sentsibilizazio saio hauetan, gure eskualdeko ekintzaileak parte hartzen dute eta beraien esperientzia partekatzen dute ikasleekin.

Aurtengoan, erdi eta goi mailako 70 ikaslek izan zuten aukera ekimen hauen eta esperientzia hauek ezagutzeko eta egia esan oso gertukoak egin ziren bi esperientziak. Batetik Mugaten esperientzia, etxe zaintzako zerbitzua 24 orduz ekimena ezagutu genuen Oihane Arcelusen eskutik eta bestetik Larra Mekanizatuaken esperientzia eta ibilbidea, Jon Larrañagaren eskutik.

Ikasleak interes handiz jarraitu zuten saioa eta amaieran dinamika bat egin genuen goiza borobiltzeko, non lan taldetan banatuta erronka desberdinei aurre egiteko ekintza plana diseinatu behar zuten sormena erabiliz.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut