AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Gipuzkoako Gobernantza Ereduaren Lanketan parte hartzea

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren baitan sustatutako, Eskualde Gobernantzen Lanketa prozesuan parte hartzen hasi da pasa den apirilak 30ean Gipuzkoako beste eskualdeekin batera.

Proiektua hain zuzen Lurralde Garapeneko Laborategian lantzen ari da Orkestraren eskutik.

Prozesuaren helburu nagusia, 2020 urterako Gipuzkoan gobernantza eredua eskualde mailako artikulazio batekin abian izatea da. Honek eskatuko du Eskualde arteko Mahaia eta eskualdeen artean artkulazio prozesuak eraikitzea bi irizpide nagusiren arabera: eskualdeetan jadanik dauden gobernantzetan txertatzea eta eskualde bakoitzak dituen berezitasunak errespetatuz amankomunak diren espazio eta prozedurak egokitzea.

Azken helburua, Gipuzkoa mailan sustatuko diren politika sozioekonomikoak, lurraldean modu eraginkor batean adostea eta exekutatzea da, gobernantza eredu artikulatu baten bitartez.

Urola Erdian azken urteetan Iraurgi Berritzenen eskutik garaturiko gobernantza eredua dela eta, baldintza oso egokiak ditu proiektu honetan modu eraginkor baten parte hartzeko eta ildo honetan proiektu bat finantziatuko du Foru Aldundiak datozen hilabeteetan garatzeko.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut