AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Automatizazio teknologien eragina Urola Erdiko enpresetan aztergai

Iraurgi Berritzenek, pasa den ekainak 6an, Urola Erdiko enpresa industrialen zuzendari eta arduradunentzat antolatu du lan gosaria, Azpeitiko Basazabal Jauregian "Automatizazioaren eragina enpresen negozio ereduetan" aztertzeko. Bertan eskualdeko 17 enpresa industrialek hartu dute parte.

Urola Erdiko sektore balore kateetatik abiatuz, eta etorkizuneko joerak aztertuta, automatizazioaren ikuspegi desberdinak aztertu dira bertan (konektagarritasuna, prozesuen edota bezeroen harremanen digitalizazioa, adimen artifiziala, robotizazioa, serbitizazioa...) eta hauetatik zeintzuk dagoeneko eskualdeko enpresen negozio ereduetan eragin kritikoa izaten ari direnak, eta aurrerantzean izango dutenak ondorioztatu dira.

Enpresa guztiek aho batez azaldu dute teknologia hauek modu eraginkor batean garatzea kritikoa dela gure enpresen iraunkortasuna eta lehiakortasunerako.

Lan bilera honetan enpresen interes amankomunak eta lehentasunak identifikatu dira, eta ondorio hauetatik abiatuta Iraurgi Berritzenek lan ildo berriak jarriko ditu abian enpresekin lantzeko.

Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako "Urola Erdiko balore kate sektorialen azterketa" proiektuaren baitan kokatzen da, eta B+I Strategyrekin elkarlanean garatu da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut