AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

“BEZEROA estrategiaren ardatz” sentsibilizazio bilera IB Sare-ko enpresen artean

Uztailak 16 elkartu dira IB Sareko hainbat enpresa ordezkari "BEZEROAK" izenpean, Intxausti Jauregian, IKASEKIN proeiktuaren markoan kokatzen den sentsibilizazio bileran.

Lan bileraren helburua, enpresa ordezkariak gaitasun konkretuen inguruan sentsibilizatzen joatea da. Bezeroen kudeaketa prozesu nahiz merkaturako pozizionamentu ikuspegitik aspektu klabeen inguruan input-ak jaso, esperientziak elkarbanatu, eztabaidatu eta bakoitzaren errealitatetik hausnartuz. Sareko enpresen artean konfidantzazko harremanak indartu eta loturak indartzea ere bada bilera hauen beste helburuetako bat.

Eztabaidatu ziren kontzeptuen artean, balio erantsia-ren hausnarketak izango duen garrantzia enpresa bakoitzaren ikuspegitik, merkaturatzeko pozizionamentu proaktiboa edo eta bezeroekiko harreman ereduak izan dira.

Grupo Bentas-ek dinamizatu du lan bilera, bilera dinamikoa bezain informala izan delarik. Enpresek egindako balorazioa oso ona izan da eduki ikuspegitik, eta baita formato ikuspegitik ere.

Irailetik aurrera, prozesu komertziala hobetzera edo optimizatzera bideratutako proiektu pilotu pertsonalizatuak garatzeko aukera izango du enpresa bakoitzak.


 

Ikasekin Proiektua

2 helburu nagusi ditu proiektuak.

  • Sentsibilizazioa eta kapazitazioa: Beharren araberako gaitasun desberdinen inguruan IB sareko enpresa ordezkariak sentsibilizatu, egunerokotasunetik atera eta beste enpresekin esperientzia desberdinak elkarbanatzea da.
  • Proiektu pilotuen garapena: Eta, enpresek ikuspegi estrategikotik dituzten elkarrekin identifikatutako behar konkretuen arabera, pertsonen kapazitazioan eragitea aplikaziora bidaratutako proiektu pilotu pertsonalizatuak garatuz.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut