AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Iraurgi Berritzenen Administrazio Kontseilu berria osatu eta Gobernantza Ereduaren berri eman da

Pasa den Uztailak 23an, Iraurgi Berritzenen Administrazio Kontseilu berria osatzeko hiru udalen ordezkari politikoak bildu ziren.

Bilera honetan Kontseiluaren osaera berria onartu eta Iraurgi Berritzenen rola, helburuak eta lan eredua aurkeztu ziren.

B+I Strategyren eskutik, gaur egungo testuinguruan, gizartean dauden joera eta aldaketen berri eman zen eta gobernantza ereduan oinarrituta, hauei erantzuna emateko administrazio publikotik lantzen ari diren ikuspegi eta lan eredu berriak azaldu ziren. Gipuzkoa mailan ere, eskualde eta lurralde mailaren artean lantzen ari den gobernantza eredu berria ere testuinguru honetan kokatzen da.

Ildo honetan, hainbat urtetan eskualdeko eragileekin garatzen ari den gobernantza ereduaren berri eman zitzaien kontseilukide berriei, elkarlanean sustatutako gune eta partaidetza egituratuaren ondorioz, elkarlan proiektu estrategikoak bultzatuz.

Hurrengo hilabetetetan eta Iraurgi Berritzenen eskutik, udal bakoitzak eskualde ikuspegitik dauzkaten lehentasunak adostu eta elkarlaneko proiektuak garatzeko konpromezuak hartu zituzten.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut