AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Zer garrantzia du hezkuntza eta eskualdeko eragileen arteko harremanen lanketak? Zertarako?

Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarearen markoan, hainbat dinamiketan ebidentziatu da eskualdeko hezkuntza eta eragile sozioekonomiko desberdinen arteko harremenak indartzearen beharra, etorkizuneko erronka orokorrei elkarrekin modu eraginkorrago baten erantzuteko idearekin.

Gai honen inguruan eztabaidatu, fokoa zentratu eta bide berriak lantzen joateko lan dinamika bat ospatu da Urriak 4ean IB lankidetza sarearen markoan.

Helburua, harreman hauek sendotzearen garrantziaren inguruan bakoitzak dituen ikuspuntuak elkarbanatu, banakakotik haratago doan eztabaida kolektibo bat sortu eta aurrera begira harreman hauek sendotzeko indartu daitezkeen iniziatiba, aktibitate edo eta ekintza konkretuak antzematea izan da.

Nerea Urkolak dinamizatu zuen lan bilera, Iraurgi Berritzen-en koordinaziopean eta Bilboko IES Botikazar BHI -ko Idoia Pujanak ere bere esperientzia elkarbanatu zuen guztiokin, hausnarketari argi pixkat eman asmoz, "ikastetxe irekia"-ren kontzeptua indarrean jarriz.

Lan dinamikan abiapuntu moduan honako galderak jarri ziren mahai gainean: Zer garrantzia du hezkuntza eta eskualdeko eragileen arteko harremanen lanketak? Zertarako? Nola indartu ditzakegu harreman hauek? Zein aukera sor daitezke?

Eskualdeko 5 ikastetxe (Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxeak, Iraurgi Ikastetxeak, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Urola Ikastola), Urkome landa garapen elkarteak, eskualdeko 3 industria enpresa (Domusa Teknik, Ekintza Lantegia eta Sidenor), Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartea, Azpeitiko osasun zentroa, Izarraitz Lanbide Heziketa, eta Mondragon Unibertsitateko ordezkari desberdinek hartu zuten parte.

Eztabaida polita bezain aberatsa sortu zen bertan, elkar hobeto ezagutzeaz gain, konfidantzazko harremanak sendotzen jarraitzea ahalbidetu zuen.

2019/2020 ikasturtean zehar, harremanak sendotzen jarraitzeko konpromezua berretsi zen aho batez eragileen artean eta Iraurgi Berritzeneko teknikoen lan taldeak honetarako beharrezkoak diren bitarteko guztiak jartzeko konpromezua hartu zuen.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut