AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Berdintasunaren aldeko apustua egin dute eskualdeko enpresek

Aurreko Urriak 22an, Iraurgi Berritzenek Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez "Enpresetako emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunari buruzko jardunaldi praktikoa" lemapean jardunaldi bat ospatu zuen Basazabal Jauregian.

Eskualdeko enpresetan genero-aukera berdintasunean aurrepausoak emateko asmoz, gai hauetan adituak ziren bi hizlariekin honako gai hauek landu ziren:

  • Genero-berdintasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak: definizioak, estereotipoak, aurreiritziak, adierazleak, datuak ...
  • Berdintasunaren arloan enpresei aplikatu beharreko legeria eta betebeharrak
  • Beste enpresa batzuetako esperientziak
  • Enpresetan Berdintasun Plana nola egin
  • Diagnostiko, negoziazio, ekintza-plan eta jarraipeneko kasu errealak aztertzea (kontziliazioa, hautaketa, komunikazio inklusiboa, jazarpenaren prebentzioa, prestakuntza ...)
  • Proiektuak, kontaktuak, kezkak, zailtasunak, zalantzak partekatu

Bertan parte hartu zuten enpresek, oso balorazio onak egin zituzten bertan landu ziren gaiei buruz, eta aurrera begira ere sakontasun handiagorekin lantzeko konpromisoa hartu zuten.

Ekitaldi hau, Gipuzkoa Foru aldundiak babestuta izan da, IKASIZ proiektuaren markoan zuzenki, non bere helburua prozesu eta kudeaketa praktika onak partekatzea den enpresen artean, elkarren arteko ikasketa prozesuak ahalbideratu eta gertuko harremanak sustatzen joateko beraien artean.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut