Proiektuak
2017an Urola Erdiko Merkataritza mahaia sortu zenetik, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udalak, Bertan, Herrixen eta Zestoan merkatari elkarteak eta Iraurgi Berritzenek, helburua bakarra eta garbia izan da, tokiko merkataritza sustatzea eta dituen erronkei aurre egiten laguntzea eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak mobilizatzea.
Ibilibide luze honetan, hainbat proiektu eta erronkei aurre egin zaie baina bada 2019az geroztik, eta pandemiak areagotu duena, negozioen eskualdatzea edo hobeto esanda eskualdatzeko zailtasuna.
Jakitun izanik gaiak duen konplexutasuna, merkatari elkarteek, eta Iraurgi Berritzenek, eskualdatzearen ibilibidean duten zeregina lantzen air dira eta hau aurre_identifikazioa da.
Ezinbestekoa da eskualdatze prozesuetan, garaiz identifikatzea eta negozioaren errentagarritasuna mantentzea, izan ere askotan gertatzen da, itxieraren aurreko urteetan negozioaren gainbehera ematen da, negozioa ez delako mimatzen hasieran bezela eta horrek balore galera ekartzen du eta ondorioz eskualdatzea zaildu egiten da.
Horregatik eta arazo hauek ekiditeko, identifikazio goiztiarra ezinbestekoa da.
Bestalde, badira eragile adituak eskualdatzera doazen negozioen balorazioak egiten dituztenak eta hor elkarte eta Iraurgi Berritzenen papera bitartekari izatea da.
Eta balorazioa egin eta gero, eroslearen atala geraten da, sailtzailearena bezain konplexua eta mimoz landu beharrekoa.
Hemen Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza eta enplegu arloekin loturak aurkitzen saiatzen gara, baina ez da erraza.
Edozein delarik ere egoera, gomendio nagusia azkenerarte ez egotea da eta erretiroa baina 3-4 urte lehenago hasi prestatzen prozesua.
Partehartzaileak:
Proiektu honen helburu nagusia, Urola Erdiko makineria eta ekipoen sektoreko 6 ETEetan Ekonomia Zirkularrari lotutako aukera eta merkatu-nitxo berriak identifikatu, baloratu eta lehenestea, eta aukera horiek bultzatzeko enpresako ekintza-plan indibidualak sortzea da. Horretarako, B+I Strategy aholkularitza-enpresa adituaren laguntza izango dute, eta nazioartean erreferentzia diren metodologiak aplikatuko dira (SITRA eta Cambridgeko Unibertsitatea, besteak beste).
Diru laguntza:
Partehartzaileak:
Iraupena: 2022/01/17 - 2023/06/30
Iraurgi Berritzen -ek eskualdeko enpresei Eraldaketa Digitalaren prozesuan laguntzen jarraitzeko eta Digitalizazioa beren errealitate zehatzera txertatzeko "UROLDIG II - Urola Erdiko enpresetan Eraldaketa Digitala bultzatzen II" programa jarri du martxan.
Proiektu honen helburu nagusia Urola Erdiko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko Eraldaketa Digitala bultzatzea da.Eskualdeko enpresen negozioa bultzatzea Digitalizazioko eta zerbitizazioko palankak aplikatuz.
Enpresa bakoitzak aukera izango du digitalizazioak ekar diezazkiokeen negozio eta barne efizientzian hobekuntza aukera nagusiak identifikatzeko eta lehenesteko eta jarraian eraldaketa digitalerako plana zehazteko.
Enpresa bakoitzarekin proiektua garatzeko, digitalizazioaren eta serbitizazioaren arloan, adituen laguntza izango dugu.
Diru laguntza:
Partehartzaileak: Enpresa txiki eta ertainak - Industria izaerakoak edo industriari lotutako zerbitzuetako enpresak.
Iraupena: 2022/07/15 - 2023/06/30
Iraurgi Berritzenek, Ikasiz programaren baitan jasotako proposamenei erantzunez, "Autokontsumoa eta komunitate energetikoak industria sektorean" lemapean antolatutako jardunaldian, zein agentziak egindako azterketa ezberdinetatik eskualdeko enpresen aldetik jasotako interes eta behar berriei erantzuna emateko asmotan, UrolEner izeneko proiektu berria martxan jarri du. Proiektu honek 2023ko abendura arte iraungo du, eta bertan, eskualdeko 10 enpresek hartuko dute parte.
UrolEner proiektua IkasEkin metodologiaren bitartez landuko da, hau da, ekintzara bideratutako formakuntza prozesu ezberdinak dira, enpresen behar amankomunen arabera antolatuak. Proiektuan zehar, enpresa bakoitzarekin ekintza plan bat lantzeaz gain, energiaren baitako gai zehatzei bideratutako bi ordu inguruko saio bateratuak egingo dira. Ibilbide guztian zehar Txekalde aholkularitzaren laguntza izango da.
Helburuak honakoak dira:
- Eskualdeko enpresen egungo egoera ezagutzea, energiari dagokionez.
- Egoeraren diagnostiko energetikoa egitea.
- Faktura energetikoa optimizatzeko hobekuntzak proposatzea.
- Enpresei energiaren kudeaketarako eta etengabeko hobekuntzarako baliabideak ematea.
- ...
Diru laguntza:
Partehartzaileak:
Iraupena: 2022/06/23 - 2023/12/31
Proiektu honen helburua arrisku eta gizarte bazterkeria egoerak bizi dituzten pertsona helduentzat, gizarteratze-laneratzeko prestakuntza-enplegu prozesu berriak garatzea da, eta eskualdeko inklusio eragileen koordinazioa eta lankidetzaren bidez, zerbitzu sare integratua osatzea.
Diru Laguntza:
Partehartzaileak:
Iraupena: 2020/06/01 - 2021/02/28
Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eragile ezberdinek hartzen dute honen garapenean parte.
Proiektuak, prozesuan zehar, ikaslea bere ikasketa prozesuko protagonista egin eta hiru helburu nagusi betetzea lortu nahi du.
- Ikasleen artean ekintzailetzari lotutako balioak eta gaitasunak sustatzea du helburu; besteak beste, iniziatiba edo komunikazio gaitasuna.
- Ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izan eta etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin hartzea.
- Irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaini eta prozesuan zehar irakaskuntza metodología berritzaileak aplikatu.
Prozesuan zehar, DBH 3 edo 4 mailako ikasleek hartzen dute parte eta hauek talde txikitan bilduta, Iraurgi Berritzenek proposatutako erronka errealak hausnartu eta lantzen dituzte. Hauek eskualdeko eragile ezberdinen egunerokoan oinarritzen dira.
Proiektua, 2 fase nagusitan antolatzen da. Batetik, proiektuaren gidaritzaz arduratzen diren irakasleek elkarlanean ikasturteko mugarriak definitu eta adosten dituzte. Bigarren fasean berriz, lehen fasean irakasle ezberdinek elkarlanean diseinatutako prozesua aplikatzen da ikasleekin.
Ikasturte amaieran, proiektuari amaiera emateko ikasleek prozesuan zehar jasotako ezagutza eta bizipenak aurkezten dituzten ekitaldia ospatzen da.
Proiektuaren nondik norakoak, www.elkarrekineraikitzen.com web orrian jasotzen dira.
Partehartzaileak:
Iraupena: 2019/2020 ikasturtea (6. edizioa)
HAZINNOVA aholkularitza eta laguntza emateko doako programa bat da, EAE-ko ETE-ei lana antolatzeko era berrietan edo bere produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzeko.
Helburua Euskadiko eskualde guztietan kokatuta dauden enpresa txikietara iristea, eta behar zehatzei erantzuna eskaintzea da dohainik eta modu sinple eta azkar batean.
Hazinnovak doain 50 orduko aholkularitza espezializatua eskaintzen du berrikuntza ez teknologikoko proiektu txikiak egituratzeko. ETE-k gehienez mota desberdinetako bi mikroproiektu egin ahal izango dituzte ondorengo alorretan; ekonomia eta finantza kudeaketa, barne administrazioa, ekoizpena, logistika, pertsona zein bezeroekin harremanak, merkatu berrien bilaketa, eta produktu eta zerbitzuen hobekuntza.
5 pertsonako edo gehiagoko plantillak dituzten, Euskadin kokatuta dauden eta industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartekoak, logistikakoak eta handizkako merkataritzakoak garatzen dituztenei zuzentzen da.
Diru laguntza:
Iraupena: 2023/04/18 - 2023/10/26
Iraurgi Berritzenek sustatutako lan munduratze programa bat da, eskualdeko langabezia altuen duten kolektiboei zuzendua, eta beste programeetatik kanpo gelditzen direnak (emakumeak, oinarrizko ikasketak eta 30 urtetik gorako pertsonak).
Heburua: Gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuz, Enplegua eta Prestakuntzan bide berri bat sortu.
Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egiten dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izaten dira bertan (Landa eremua, Industria eta Menpekotasuna - 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azaltzen ditu.
Diru Laguntza: Barne baliabideak
Iraupena: Urtero bi edizio
Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta Hezkuntza arloan identifikatutako behar zehatz bati erantzun nahi dio.
Proiektuaren garapenak, 3 helburu nagusi ditu:
- Eskualdeko gaztetxoen artean zientzia eta teknologia gaitasunak lantzea du helburu. Honetarako, gaztetxoek zientzia eta teknologia arloko proiektuak lantzen dituzte ikasturtean zehar.
- Ikasleek metodo zientifikoan experimentatu eta oinarrizko ezagutzak barneratzea lortu nahi da.
- Proiektuaren bitartez, irakasleei proiektuen gidaritzan prestakuntza eskaini eta hauen aplikazioan laguntzea lortu nahi da.
Prozesuan zehar, DBH mailako ikasleek hartzen dute parte eta hauek talde txikitan bilduta irakasleek proposatutako erronka ezberdinak lantzen dituzte. Era berean, proiektuen garapenean, irakasleek, Elhuyar Fundazioa eta honek duen unibertsitateetako ikertzaile boluntarioen laguntza izaten dute.
Proiektua, 2 fase nagusitan antolatzen da. Batetik, Elhuyarren eskutik, proiektuen gidaritzarako oinarrizko kontzeptuak barneratu eta ondoren landuko den proiektuaren planifikazioa lantzen dira. Bigarren fasean berriz, lehen fasean irakasle ezberdinek landutako planifikazioak aplikatzen dira ikasleekin.
Ikasturtearen amaieran, ikasturtean zehar landutako proiektuak aurkeztu eta elkarbanatzeko “Urola Erdiko zientzia eta teknologia azoka” ospatzen da.
Partehartzaileak:
Iraupena: 2019/2020 ikasturtea (3. edizioa)
Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko ikastetxeetako irakasle orientatzaileek osatzen duten lan taldeak garatzen du proiektua.
Ikasleen orientazio akademikoa indartzea du helburu proiektuak eta ekintzak, ikastetxeko orientatzaile ezberdinekin elkarlanean adostu dira. Besteak beste, 3 ekintza azpimarra daitezke:
- Eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri emateko, orientazio mapa sortu da.
- Orientazio beharren araberako bisitak antolatu nahi dira eskualdeko eragileengana.
- Iraurgi Berritzenen enplegu eta orientazio zentroetako teknikarien bisitak antolatu dira ikasgeletan.
Ekimenaren baitan definitu diren 3 lan lerroak, 2019/20 ikasturtean abian jartzea aurreikusten da.
Partehartzaileak:
Iraupena: 2019/2020 ikasturtea
Garapen eta berrikuntza agentziako "Hezkuntza" eta "Ekintzailetza" arloek lankidetzan kudeatzen dute proiektua eta honen bitartez helburu ezberdinak bete nahi dira.
- Ikasleen artean ekintzailetzari lotutako balio eta gaitasunak sustatzea du helburu. Ikasleei ekintzaileen egunerokotasuna hurbildu eta hontaz hausnartzea da helburua.
- Eskualdean ekintzaileek eta oro har ekintzailetza jarduerak duten ikusgarritasuna handitu eta sustatzea lortu nahi da.
Honetarako, ikasturtean zehar, ekintzailetzaren inguruko informazioa eskaintzeko lan dinamika ezberdinak antolatzen dira, ikastetxean bertan, ikastetxeko edukien baitan, non bertan Iraurgi Berritzeneko teknikariak dinamizatzen dituzte egiten diren saioak. Era berean, eskualdean alor ezberdinetan dauden ekintzaileak ikastetxeetara gonbidatzen dira heuren testigantza eta esperientzia profesionalaren berri emateko.
2019/20 ikasturtean, bigarren aldiz garatu da proiektua.
Partehartzaileak:
Iraupena: 2019/2020 ikasturtea
UrolanEkin proiektuaren helburua, Urola Erdian gaur egun arrisku edota gizarte bazterkeria egoerak bizi dituzten pertsona helduekin prestakuntza eta enplegu prozesu berriak sustatzea da, pertsona hauen enplegagarritasuna hobetuz, eskualdearen gizarte kohesioa hobetzeko. Proiektua garatzeko enplegu eta gizarte inklusioan diharduten eskualdeko eragile desberdinen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatuko da politika publiko eraginkorrak hedatzeko eskualde bertan.
Diru Laguntza:
Partehartzaileak:
Iraupena: 2018 uztaila - 2019 ekaina
Proiektuaren helburua Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan-prestakuntzarako eragileen eskaintza, informazio bateratua eta eguneratua jasotzen duen www.urolanprest.eus web orria elikatzea, kudeatzea eta eragileekin koordinatzea da, eskualdeko enpleguaren erreferentzizko topagunea izateko.
Diru laguntza: Proiektu honen bideragarritasuna Azpeita eta Azkoitiko udalen ekarpen ekonomikoari esker gauzatzen da.
Partehartzaileak:
Iraupena: Urte osoa
Proiektuaren helburua unibertsitate edo lanbide heziketako goi mailako ikasketak dutenen 20-44 urte bitarteko pertsona kualifikatuei laneratzen laguntzea da.
Programan 2 fase bereizten dira:
1. AKTIBATU: Gaitasun Pertsonalak eta Profesionalak
- Ibilbidearen hasiera da.
- Prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen da, gaitasun pertsonal eta profesionalak landuz: motibazioa, ekimena, komunikazioa, talde-lana eta abar.
- Kualifikatutako pertsonen gaitasunak aktibatzea da helburua, proiekturako prestatuta egon daitezen. Horretarako, parte-hartzaileek coach baten laguntza izango dute helburuak betetzeko.
2. KOKATU: Praktikak enpresan
- Parte-hartzaileek benetako esperientzia eskuratzea da helburua, lanbide-profilaren arabera.
- Praktikak 200 orduko iraupena izango dute enpresa batean.
- Enpresak tutoretza-lanak egingo ditu eta jarraipenak Hazilaneko teknikariak egingo ditu. Bi figura hauek elkarlanean arituko dira prozesu osoan.
Diru laguntza: HAZILAN proiektua Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboan kokatzen da eta proiektu honen finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
Iraupena: Urtero deialdi bat
Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua zera da, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.
Txertatu Merkatuan proiektua nori zuzenduta dago?
- 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei.
- Langabezian dauden pertsonentzat eta azkenengo hilabetean laneko kontratu bat izan ez dutenentzat.
- Oinarrizko ikasketak, Batxilergoa edota Erdi mailako ziklo bat dutenentzat.
Programan 2 fase bereizten dira:
1. EGOKITU. Abileziak identifikatu: Proiektura sartzeko atea da. Fase honetan, une horretan gizarteari zerbait ekarri ahalko diola nekez uste duen kolektibo baten lan-arloko abileziak identifikatzen dira. Parte-hartzaileek garatzen dituzten eguneroko jardueretan lan-konpetentziak identifikatzea.
2. TREBATU. Konpetentzia teknikoetako prestakuntza-tailerrak: Jakintza tekniko bat eskuratzea, adibidez, zerbitzari, sukaldeko laguntzailea, biltegiko kudeaketa eta garbiketa industriala eta abar.
Diru laguntza: Txertatu Merkatuan proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91,89a eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
Iraupena: Urtero deialdi bat
LANZITUZ, Euskadiko enpleguaren sorreran inplikaturik dauden hainbat erakunderen arteko elkarlanaren fruitu da.
Programari esker, Urola Erdiko langabetuek beraien lanbide propioa sortzerako orduan Lan Sozietate eredua aukera moduan ezagutzeko parada izango dute. Eredu honekin, Gizarte Ekonomiaren baloreak, kudeaketa demokratikoa eta gardena bultzatzen duen enpresa mota eta pertsonan oinarritutako egitura bultzatu nahi da.
Enpresa eredu honen inguruko sentikortasunaren sustapenaz gain, enpresa txikien kudeaketa integrala aurrera eramango dutenen gaitasunak areagotzea lortu nahi da. Horretarako Azkoitiko eta Azpeitiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia den Iraurgi Berritzenek akzio desberdinak jarriko ditu martxan eskualdean horien artean; auto-enpleguaren eremuan informazioa eta aholkularitza jarduerak, ekintzailetzan eta empresa-kudeaketan trebakuntza, negozio ideien formulazioan laguntza eta programa honen baitan sortzen diren enpresen lehen hilabeteetan zehar jarraipen eta zuzendaritza.
Diru laguntza:
Partehartzaileak:
Iraupena: 2015-2022
KLINK, eskualdeko ekintzaileei babesa emateko programa bat da. Bere helburua, eskualde erakargarri bat sortzea da ekintzaile jarduerarako, beti ere elkarlanean ekintzailetzan lanean diharduten eskualdeko eragileekin.
Bere xedea da, ekintzaileei laguntzea ahalik eta gehien eta egokien, balio erantsi gehiagoko proiektuak sortzea eta erreferentzia bilakatzea eskualdean.
Programak, 3 lan lerro biltzen ditu bere barnean: Klink Bide, Klink Atara eta Klink Gune. Lan lerro hauetako bakoitzak ekintza desbedinak biltzen ditu bere baitan. Klink Bide, ekintzaileen bidelagun izatea du helburu eta ekintza desberdinak jasotzen ditu: kontsolidazio zerbitzua, prestakuntza dosiak eta liburuen bilduma. Klink Atari, ekintzaileei ikusgarritasuna ematea du helburu eta komunikabideetan ekintzak eta ekimenak jasotzen ditu, hauetaz gain hezkuntzan egiten dirne beste hainbat saio ere bai. Azkenik, Klink Gune, ekintzaileentzat topagune bihurtze du helburu, eta kafe tertuliak, elkarlana eta ekintzaileen sarea biltzen ditu.
Diru laguntza: