AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

UrolEner "Aurrezki, Efizientzia Energetikoa eta Autokontsumoa energia berriztagarrien bidez"

Iraurgi Berritzenek, Ikasiz programaren baitan jasotako proposamenei erantzunez, "Autokontsumoa eta komunitate energetikoak industria sektorean" lemapean antolatutako jardunaldian, zein agentziak egindako azterketa ezberdinetatik eskualdeko enpresen aldetik jasotako interes eta behar berriei erantzuna emateko asmotan, UrolEner izeneko proiektu berria martxan jarri du. Proiektu honek 2023ko abendura arte iraungo du, eta bertan, eskualdeko 10 enpresek hartuko dute parte.

UrolEner proiektua IkasEkin metodologiaren bitartez landuko da, hau da, ekintzara bideratutako formakuntza prozesu ezberdinak dira, enpresen behar amankomunen arabera antolatuak. Proiektuan zehar, enpresa bakoitzarekin ekintza plan bat lantzeaz gain, energiaren baitako gai zehatzei bideratutako bi ordu inguruko saio bateratuak egingo dira. Ibilbide guztian zehar Txekalde aholkularitzaren laguntza izango da.

Helburuak honakoak dira:

  • Eskualdeko enpresen egungo egoera ezagutzea, energiari dagokionez.
  • Egoeraren diagnostiko energetikoa egitea.
  • Faktura energetikoa optimizatzeko hobekuntzak proposatzea.
  • Enpresei energiaren kudeaketarako eta etengabeko hobekuntzarako baliabideak ematea.
  • ...

Diru laguntza: 

LOGOAK_UROLENER.png

Partehartzaileak: 

UROLENER_ENPRESA_PARTEHARTZAILEAK.png

Iraupena: 2022/06/23 - 2023/12/31