MeGaLana proiektuaren bidez, Hornitu III proiektuan identifikatutako elkarlan beharra exekutatu eta sakontzea nahi da. Urola Erdiko enpresa mekanizadore eta galdaragileen garapena eta lehiakortasuna bultzatu eta handiagotzea helburu izanik hain zuzen, konfiantzan oinarritutako elkarlaneko inguruen eraketa sustatuz.
Bailarako enpresekin elkarlan aukerak sortu nahi dira, elkar gertuagotik ezagutu eta garapenerako aukera desberdinak antzematen joatea, bakoitzarekin dagokion markoan (bakoitzaren egoera, ezaugarri eta errealitatetik) konfidantzan oinarritutako elkarlaneko inguruen eraketa sustatuz, lurraldearekin lotura sustraituz eta kohesio soziala hobetuz beti ere.
Hau lortu ahal izateko, ezinbestekoa izango da bakoitzaren beharrak banaka ezagutzea. Nahiz eta denen aktibitatea berdina edo antzekoa izan, bakoitzaren errealitatea oso ezberdina izan daiteke. Hori dela eta, jarraitu beharreko pausoak eta erritmoa ez dira berdinak izango egoeraren arabera.
Behin guztiekin bilerak egitea lortuta, behar amankomunak identifikatzeari ekingo zaio eta honek, aurrerantzean egin beharreko ekintzak zehazten lagunduko du.
Diru laguntza:
Partehartzaileak:
Iraurpena: 2018/07/01 - 2018/11/30