AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Enpresa

Enpresa - Empresa

Iraurgi Berritzenek proiektu honen bitartez Urola Erdiko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko 4.0 Industriako teknologiak txertatzea du helburu nagusia.

Enpresa bakoitzaren egoera, beharrak, gaitasunak eta helburuak kontuan izan da enpresa eta bidelagunen artean ekintza plana zehaztuko da. Ondoren enpresan "4.0 Industria"ko teknologien inplantaziorako jarraitu beharko lituzketen pausoen azterketa egiteko eta aholkua emateko.

Proiektuaren baitan, Iraurgi Berritzen, GFArekin, Orkestrarekin, Gipuzkoako beste Garapen Agentziekin eta hainbat kanpo eragileekin elkarlanean ari da.

Diru laguntza: 

gfa.png

 Iraupena: 2018/10/01 - 2019/09/30

Enpresa - Empresa

Iraurgi Berritzenek proiektu honen bitartez, Urola Erdiko Sustapen eta eraldatze sozioekonomikoa bultzatzen jarraitzea du helburu nagusia, eskualdeko garapena, enpresekin eta enpresentzat lankidetzan garatuz eta beraien beharretara egokitutako proiektuak sustatuz.
Horretarako proiektuaren helburu zehatzagoak lortzeko honako ildoak garatuko dira:

  1. Urola Erdiko enpresa elkarlan sarea -Enpresa Gunea- garatzen eta egonkortzen jarraitu, elkarlan dinamika indartuz, eta enpresen partehartzea, inplikazioa, eta erabakitze gaitasuna gehitu eskualdeko proiektuetan, beraien interesen arabera eskualde izaerako ekimenak garatzeko ekonomian eta gizartean eragina dutenak.
  2. Eskualdeko enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatzeko sensibilizazio eta kontzientziazio handiagoa dakarten ekintzak inplementatzea arlo desberdinetan, enpresek identifikatutako esperientzi onak beraien artean konpartituz.
  3. Eskualdeko balio katea aztertu eta aukera nitxoak identifikatu, sektoreen arteko hibridazioa eta birformulazioa bultzatuz. Horretarako, eskualdeko balio kateak karakterizatu eta mapeatuko dira, bertatik gaur egun eta etorkizunerako kritikoak direnak aztertuz eta inguruko aldaketa eta tendentziak eskualdeko balio katean izango lituzketen eraginak analizatuz

Diru laguntza: 

gfa.png

Partehartzaileak: 

Baliokaeratuz_Partehartzaileak.png

Iraupena: 2018/06/15 - 2019/06/28

Enpresa - Empresa

Iraurgi Berritzenek proiektu honen bitartez, Urola Erdiko Sustapen Sozioekonomikoa sustatzen jarraitzea du helburu nagusia, eskualdeko estrategia, gaitasunak eta dinamikak enpresekin lankidetzan garatuz.

Eskualdeko elkarlanerako aktuazio markoa zabaltzeak, beste enpresa ugarirena gerturatu eta IB Sareko lan dinamiketan barneratzeko aukera paregabea ematen digu, honek sareari emango dion balio erantsia klabe desberdinetan oso garrantsitsua izango delarik. Beraz, helburu nagusia bailarako enpresa gehiago dinamika hauetan sartzea izango da.

Bailarako enpresa gehiagorekin elkarlan guneak sortzen jarraitu nahi da, elkar gertuagotik ezagutu eta garapenerako aukera desberdinak antzematen joateko, bakoitzarekin dagokion markoan (bakoitzaren egoera, ezaugarri eta errealitatetik) konfidantzan oinarritutako elkarlaneko inguruen eraketa sustatuz, ekonomia eta enpresa eragileen arteko interakzioak indartuz, lurraldearekin lotura sustraituz eta kohesio soziala hobetuz beti ere.

Diru laguntza:

Diseno_sin_titulo_1.png

Partehartzaileak: Zestoako enpresak

Iraupena: 2018/09/09 - 2019/07/28

Enpresa - Empresa

MeGaLana proiektuaren bidez, Hornitu III proiektuan identifikatutako elkarlan beharra exekutatu eta sakontzea nahi da. Urola Erdiko enpresa mekanizadore eta galdaragileen garapena eta lehiakortasuna bultzatu eta handiagotzea helburu izanik hain zuzen, konfiantzan oinarritutako elkarlaneko inguruen eraketa sustatuz.

Bailarako enpresekin elkarlan aukerak sortu nahi dira, elkar gertuagotik ezagutu eta garapenerako aukera desberdinak antzematen joatea, bakoitzarekin dagokion markoan (bakoitzaren egoera, ezaugarri eta errealitatetik) konfidantzan oinarritutako elkarlaneko inguruen eraketa sustatuz, lurraldearekin lotura sustraituz eta kohesio soziala hobetuz beti ere.

Hau lortu ahal izateko, ezinbestekoa izango da bakoitzaren beharrak banaka ezagutzea. Nahiz eta denen aktibitatea berdina edo antzekoa izan, bakoitzaren errealitatea oso ezberdina izan daiteke. Hori dela eta, jarraitu beharreko pausoak eta erritmoa ez dira berdinak izango egoeraren arabera.

Behin guztiekin bilerak egitea lortuta, behar amankomunak identifikatzeari ekingo zaio eta honek, aurrerantzean egin beharreko ekintzak zehazten lagunduko du.

Diru laguntza:

Diseno_sin_titulo_1.png

Partehartzaileak:

Megalana.png

Iraurpena: 2018/07/01 - 2018/11/30

 

Enpresa - Empresa

Digitek proiektuak 3 helburu zehatz ditu. Lehenik eta behin, Urola Erdian makina erreminta sektorearen balio katea identifikatu eta aztertu nahi da egun gakoak diren jarduerak ezagutuz. Bigarrenik, balio kate honetan parte hartzen duten enpresen diagnosi teknologikoa burutu nahi da ekoizpen planifikatzaile nahiz interoperatibotasunaren ikuspegitik. Amaitzeko, makina erremintaren balio katean digitalizazioak ekar ditzakeen onura eta abantailez sentsibilizatzeko jarduerak antolatu nahi dira.

Proiektuak, eskualdean bertan identifikatutako beharrari erantzuna emateko helburua du eta batez ere, eskualdeko enpresa txikien garapena eta lehiakortasuna bultzatzea ditu helburu.

Diru laguntza:

Diseno_sin_titulo_1.png

Partehartzaileak:

Diseno_sin_titulo.png

Iraupena: 2018/07/01 - 2019/06/15

Enpresa - Empresa

Ikasiz proiektuaren helburua, eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, prozesu eta kudeaketa praktika onak enpresa artean partekatzea da, elkarren arteko ikasketa prozesua konpartituz, eskualdeko enpresa artean esperientzi onen aukerak biderkatzeko.

Urtean zehar enpresa arteko lan bilerak antolatzen dira, enpresen alor desberdinetan: kudeaketa, produkzio, komertziala, teknologia, pertsonak... ari diren esperientzia aurreratuak elkarbanatzeko.

Proiektu hau, Iraurgi Berritzenek abian jarritako proiektua da, enpresen etengabeko kapazitazioaren helburuari erantzuteko, ezagutzaren kudeaketa eta transferentzia sustatzeko proiektua izanik, enpresa guneako ordezkariek proposatu moduan.

Partehartzaileak:

Ikasiz.png

Iraupena: Urtero

Enpresa - Empresa

Ikas Ekin proiektuaren helburua, eskualdeko enpresetako pertsonen gaitasunak garatzea da ekintzara bideraturiko formakuntza metodologiaren bitartez: enpresaren proiektu konkretu baten aplikazioan oinarrituz eta formakuntza prozesua beste enpresekin konpartituz. Enpresen behar amankomunen arabera antolatzen dira formakuntza prozesu desberdinak. Adibideak: Lean Manufacturing.

Euskalitekin elkarlanean garaturiko proiektua.

Partehartzaileak: 

ikasekin.png

Iraupena: 2017-2018

Enpresa - Empresa

Proiektuaren helburua lurraldeko balio kateak kontuan izanik, bertan oinarritutako aukerak garatu eta aktibitate berriak sortzeko bideak bultzatzea da, enpresen interesen arabera, beraien eraldaketa eta dibersifikazioa bideratzen laguntzeko. Proiektuaren bitartez, berrikuntza teknologikoko proiektu pilotoak inplantatuko dira enpresetan: material berriak baloratu lehengai bezala, enpresen 3D Imprimagailuen aplikazioa baloratu fabrikazio prozesuetan etab...

Diru laguntza: 

gfa.png

 Iraupena: 2017/07/17 - 2018/06/22

Enpresa - Empresa

Proiektuaren helburua, eskualdeko enpresen hobekuntza eta berrikuntza teknologikoa sustatzea da, horretarako zerbitzu desberdinak abian jarriz enpresen eskura: aukera berrien identifikazioa, adituekin bitartekaritza eta diru laguntzen kudeaketan bidelagun izatea. Urtean zehar identifikatzen diren aukera desberdinen arabera, EAEn indarrean dauden laguntza programa desberdinetara bideratzen dira eskualdeko enpresen proiektu berritzaileak.

Diru laguntza:

spri_gfa.png

Partehartzaileak

Hobekuntza_eta_berrikuntza_teknologikoa.png

Iraupena: Urtero

Enpresa - Empresa

Proiektuaren helburua, Urola Erdiko Sustapen Sozioekonomikoa sustatzea da, eskualdeko enpresa industrialen estrategia, gaitasunak eta dinamikak enpresekin lankidetzan garatuz. Helburu zehatzak:

  • Urola Erdiko Enpresa Gunea -enpresa elkarlan sarea- garatu, indartu eta zabaldu eskualdean, enpresen behar amankomunen arabera proiektu egokituak garatzeko eskualde bertan.
  • Sensibilizazio eta kontzientziazio egitasmoak abian jarri, enpresen eraldaketa, dibersifikazioa, jarduera ekonomikoaren jarraipena eta elkarlana sustatzeko.
  • Enpresa eta eskualdeko gaitasunak eta aukerak identifikatu eta garatu, balio erantsiko proiektu berritzaileak exekutatuz. Adib: Mekanizadore eta galdaragintzako enpresen elkarlana.

Diru laguntza:

5.png

Partehartzaileak:  

Hornitu_III.pngIraupena: 2017-2018

Enpresa - Empresa

Proiektuak, "Lantegi Hedatua 4.0" kontzeptuaren bideragarritasun teknikoa aztertu nahi du eta honetarako 4.0 teknologia eta prozesuen gaitasuna neurtu nahi dira elkarreragingarritasunaren ikuspegitik, balio katearen harremanak indartu eta lantegi idenpendienteak lankidetzan jarriz.

Azterketa, Munibe Group-eko enpresetan (mekanizazio sektorea) garatu da eta honen helburua erabakitze prozesuetan laguntzea da, prozesu berritzaileen aplikazioa sustatu eta elkarreragingarritasunaren teknologiak mekanizazio sektoreko ETEetan aplikatzea.

Munibe Group-en garatuko den bideragarritasun teknikoaren azterketak, ondoren GNE mekanizazio sektorean aplikatzen jarraitzeko oinarriak finkatu nahi ditu.

Diru laguntza:

ministerio_logoa.png

Partehartzaileak:

harremantzen.png

Iraupena: 2017-2018

Enpresa - Empresa

Helburu nagusia, Urola Erdiko enpresetan, Industria 4.0 ren Teknologia berritzaileen sustapena da, horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean "Etorkizuna Eraikiz" programan, Urola Erdiko enpresen diagnostikoak jaso dira teknologia hauen inguruan, 36 enpresetan elkarrizketak eginez, etorkizunean esperientzia pilotoak inplantatzeko balioko dutenak.

Enpresen aktibitate behar eta estrategiaren arabera, teknologia berritzaileen inplantazioak aktibitate, merkatu, produktu berriak sustatuko dituzte edota prozesuen eraginkortasuna, eskualdeko dibersifikazioa bultzatuz eta enpresen lehiakortasuna eta eraldaketa teknologikoa bideratuz.

Diru laguntza:

GFA_EE.png

Partehartzaileak: AITEK; SERBITZU; CREDEBLUG; IA TECNICA; CALDERERIA GURELAN; TALLERES MURUA; ALBERDI MEKANIZATUAK; TALLERES SASPI; MARMOLES AZTIRIA; MECANIZADOS OSATU; BERNARDO ECENARRO; JUARISTI; KATEALEGAIA; XUBI ;IBARMIA; ZUBIOLA; IRURENA; SARRALLE; GLUAL; FGM; SORALUCE; CODIS; OÑAZ; ORMOLA; LANDETA; ISEQ; ASTGARRAGA; NUEVA LÍNEA; INTZA; TALLERES ARZAMENDI; OBE HETTICH; TALLERES GAINZA; GOIALDE; TAU; MECANIZADOS TAR; OKELGINTZA. 

Iraupena: 2017-2018

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut