AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Enplegua

Enplegua - Empleo

Iraurgi Berritzenek sustatutako lan munduratze programa bat da, eskualdeko langabezia altuen duten kolektiboei zuzendua, eta beste programeetatik kanpo gelditzen direnak (emakumeak, oinarrizko ikasketak eta 30 urtetik gorako pertsonak).

Heburua: Gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuz, Enplegua eta Prestakuntzan bide berri bat sortu.

Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egiten dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izaten dira bertan (Landa eremua, Industria eta Menpekotasuna - 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azaltzen ditu.

Diru LaguntzaBarne baliabideak

Iraupena: Urtero bi edizio

 

Enplegua - Empleo

UrolanEkin proiektuaren helburua, Urola Erdian gaur egun arrisku edota gizarte bazterkeria egoerak bizi dituzten pertsona helduekin prestakuntza eta enplegu prozesu berriak sustatzea da, pertsona hauen enplegagarritasuna hobetuz, eskualdearen gizarte kohesioa hobetzeko. Proiektua garatzeko enplegu eta gizarte inklusioan diharduten eskualdeko eragile desberdinen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatuko da politika publiko eraginkorrak hedatzeko eskualde bertan.

Diru Laguntza:

Diseno_sin_titulo_1.png

Partehartzaileak:

UrolanEkin.png

Iraupena: 2018 uztaila - 2019 ekaina

 

Enplegua - Empleo

Iraurgi Berritzenek proiektu honen bitartez, kalitatezko enpleguaren aktibazioa sustatzea du helburu, Urola Erdiko gizarte eta eskualde kohesio handiagoa lortzeko.

Proiektuaren helburu zehatzak dira:

  1. Urola Erdiko UrolanPrest Gunea –enplegu eta prestakuntza eragileen elkarlan sarea- garatu, indartu eta zabaldu eskualdean, eskualdean dauden behar amankomunen arabera elkarlan proiektuak garatzeko eskualdean.
  2. Kalitatezko enplegua sustatuko duten egitasmoak identifikatu, exekutatu eta koordinatu.
  3. Enpresa, hezkuntza eta udalekin elkarlana sustatu, Kontseiluaren bitartez, kalitatezko enpleguaren aldeko egitasmoak eskualdeko estrategiarekin lerrokatuz.

Diru laguntza:

Diseno_sin_titulo_1.png 

Partehartzaileak:

 KalEnplentuz_logoak.png 

Iraupena: 2018/06/06 - 2019/03/31

Enplegua - Empleo

Proiektuaren helburua Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan-prestakuntzarako eragileen eskaintza, informazio bateratua eta eguneratua jasotzen duen www.urolanprest.eus web orria elikatzea, kudeatzea eta eragileekin koordinatzea da, eskualdeko enpleguaren erreferentzizko topagunea izateko.

urolanprest.png

Diru laguntza: Proiektu honen bideragarritasuna Azpeita eta Azkoitiko udalen ekarpen ekonomikoari esker gauzatzen da.

Azp_Azk_udalak.png

Partehartzaileak

Urolanrprest.png

Iraupena: Urte osoa 

Enplegua - Empleo

Proiektuaren helburua unibertsitate edo lanbide heziketako goi mailako ikasketak dutenen 20-44 urte bitarteko pertsona kualifikatuei laneratzen laguntzea da.
Programan 2 fase bereizten dira:

1. AKTIBATU: Gaitasun Pertsonalak eta Profesionalak

  •  Ibilbidearen hasiera da.
  • Prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen da, gaitasun pertsonal eta profesionalak landuz: motibazioa, ekimena, komunikazioa, talde-lana eta abar.
  •  Kualifikatutako pertsonen gaitasunak aktibatzea da helburua, proiekturako prestatuta egon daitezen. Horretarako, parte-hartzaileek coach baten laguntza izango dute helburuak betetzeko.

2. KOKATU: Praktikak enpresan

  • Parte-hartzaileek benetako esperientzia eskuratzea da helburua, lanbide-profilaren arabera.
  • Praktikak 3-6 hilabeteko iraupena izango dute enpresa batean.
  • Enpresak tutoretza-lanak egingo ditu eta jarraipenak Hazilaneko teknikariak egingo ditu. Bi figura hauek elkarlanean arituko dira prozesu osoan.

Diru laguntza: HAZILAN proiektua Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboan kokatzen da eta proiektu honen finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

Untitled_design_18.png

Iraupena: Urtero deialdi bat

Enplegua - Empleo

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua zera da, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.

Txertatu Merkatuan proiektua nori zuzenduta dago?

  • 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei.
  • Langabezian dauden pertsonentzat eta azkenengo hilabetean laneko kontratu bat izan ez dutenentzat.
  • Oinarrizko ikasketak, Batxilergoa edota Erdi mailako ziklo bat dutenentzat.

Programan 2 fase bereizten dira:

1. EGOKITU. Abileziak identifikatu: Proiektura sartzeko atea da. Fase honetan, une horretan gizarteari zerbait ekarri ahalko diola nekez uste duen kolektibo baten lan-arloko abileziak identifikatzen dira. Parte-hartzaileek garatzen dituzten eguneroko jardueretan lan-konpetentziak identifikatzea.

2. TREBATU. Konpetentzia teknikoetako prestakuntza-tailerrak: Jakintza tekniko bat eskuratzea, adibidez, zerbitzari, sukaldeko laguntzailea, biltegiko kudeaketa eta garbiketa industriala eta abar.

Diru laguntza: Txertatu Merkatuan proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91,89a eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

Untitled_design_17.png

Iraupena: Urtero deialdi bat

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut