AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Proiektuak

Enplegua - Empleo

Proiektuaren helburua unibertsitate edo lanbide heziketako goi mailako ikasketak dutenen 20-44 urte bitarteko pertsona kualifikatuei laneratzen laguntzea da.
Programan 2 fase bereizten dira:

1. AKTIBATU: Gaitasun Pertsonalak eta Profesionalak

  •  Ibilbidearen hasiera da.
  • Prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen da, gaitasun pertsonal eta profesionalak landuz: motibazioa, ekimena, komunikazioa, talde-lana eta abar.
  •  Kualifikatutako pertsonen gaitasunak aktibatzea da helburua, proiekturako prestatuta egon daitezen. Horretarako, parte-hartzaileek coach baten laguntza izango dute helburuak betetzeko.

2. KOKATU: Praktikak enpresan

  • Parte-hartzaileek benetako esperientzia eskuratzea da helburua, lanbide-profilaren arabera.
  • Praktikak 3-6 hilabeteko iraupena izango dute enpresa batean.
  • Enpresak tutoretza-lanak egingo ditu eta jarraipenak Hazilaneko teknikariak egingo ditu. Bi figura hauek elkarlanean arituko dira prozesu osoan.

Diru laguntza: HAZILAN proiektua Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboan kokatzen da eta proiektu honen finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

Untitled_design_18.png

Iraupena: Urtero deialdi bat

Ekintzailetza - Emprendimiento

LANZITUZ, Euskadiko enpleguaren sorreran inplikaturik dauden hainbat erakunderen arteko elkarlanaren fruitu da.

Programari esker, Urola Erdiko langabetuek beraien lanbide propioa sortzerako orduan Lan Sozietate eredua aukera moduan ezagutzeko parada izango dute. Eredu honekin, Gizarte Ekonomiaren baloreak, kudeaketa demokratikoa eta gardena bultzatzen duen enpresa mota eta pertsonan oinarritutako egitura bultzatu nahi da.

Enpresa eredu honen inguruko sentikortasunaren sustapenaz gain, enpresa txikien kudeaketa integrala aurrera eramango dutenen gaitasunak areagotzea lortu nahi da. Horretarako Azkoitiko eta Azpeitiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia den Iraurgi Berritzenek akzio desberdinak jarriko ditu martxan eskualdean horien artean; auto-enpleguaren eremuan informazioa eta aholkularitza jarduerak, ekintzailetzan eta empresa-kudeaketan trebakuntza, negozio ideien formulazioan laguntza eta programa honen baitan sortzen diren enpresen lehen hilabeteetan zehar jarraipen eta zuzendaritza.

Diru laguntza: 

Lanzituz.png

 

Partehartzaileak

 Lanzituz_partehartzaileak.png

Iraupena: 2015-2019

Ekintzailetza - Emprendimiento

KLINK, eskualdeko ekintzaileei babesa emateko programa bat da. Bere helburua, eskualde erakargarri bat sortzea da ekintzaile jarduerarako, beti ere elkarlanean ekintzailetzan lanean diharduten eskualdeko eragileekin.

Bere xedea da, ekintzaileei laguntzea ahalik eta gehien eta egokien, balio erantsi gehiagoko proiektuak sortzea eta erreferentzia bilakatzea eskualdean.

Programak, 3 lan lerro biltzen ditu bere barnean: Klink Bide, Klink Atara eta Klink Gune. Lan lerro hauetako bakoitzak ekintza desbedinak biltzen ditu bere baitan. Klink Bide, ekintzaileen bidelagun izatea du helburu eta ekintza desberdinak jasotzen ditu: kontsolidazio zerbitzua, prestakuntza dosiak eta liburuen bilduma. Klink Atari, ekintzaileei ikusgarritasuna ematea du helburu eta komunikabideetan ekintzak eta ekimenak jasotzen ditu, hauetaz gain hezkuntzan egiten dirne beste hainbat saio ere bai. Azkenik, Klink Gune, ekintzaileentzat topagune bihurtze du helburu, eta kafe tertuliak, elkarlana eta ekintzaileen sarea biltzen ditu.

klink.png

Diru laguntza

dfg.png

Merkataritza - Comercio

Eskualdeko kontsumo ohiturak ezagutzea xede izan duen egitasmoa da Merkaurola. 

Hau burutzeko, ausaz hautatu ziren eskualdeko 1.050 herritarrek erantzun zuten galdetegia. Dena den, emaitzen adierazgarritasuna bermatze aldera, aintzat hartu ziren hauen adina, sexua nahiz jatorrizko udalerria moduko irizpideak.

Garatu zen azterketak, eros ohituren inguruko informazio ugari eskaini du eta eskualdeko merkataritza txikiaren indargune zein ahulguneak identifikatzen lagundu du. Besteak beste, jarraian zerrendatzen diren ondorio nagusiak aipa daitezke: 

  1. Egun, merkatalgune handi, hirigune nahiz internet bidez erosketak egiteko joera nabarmena dago. Azken urteetan indarra hartzen ari den joera izan arren, honek eskualdeko merkataritzan duen eragina oso ezberdina da produktu edota zerbitzuaren arabera.
  2. Oro har eguneroko erosketari dagokionean, erosketen %75 baino gehiago herrian bertan egiten da. Arraina, haragia, ogia, urdaitegia eta frutaren kasuan portzentaia hau are handiagoa da. Produktu kategoria hauetan, azpimarratzekoa da kontsumitzaileak denda tradizionalean duen konfidantza. Oro har, erosketa burutzeko lehen aukera dira denda tradizionalak. Esaterako, ogiaren kasuan, 10 erosketatik 7, denda tradizionalean egiten da.
    Aldiz, elikadura lehorra nahiz zaintza pertsonalari lotutako produktuen erosketari dagokionean, kontsumitzaileak supermerkatuetara jotzeko duen joera nabarmena ikusi da.
  3. Aldizkako erosketaren kasuan, merkatalgune handi nahiz hiriguneen eragina nabarmenagoa da. Esaterako, oinetako eta erroparen kasuan, erosketen %50era ez da iristen herrian bertan egindakoa. 
    Bestalde, azterketak, internet hartzen ari den garrantzia azaleratu du. Egun, internet, arropa, oinetako, liburu nahiz informatikako gailuak erosteko da erabiliena. Gainera, internet, erosketa kanal moduan erabiltzetik haratago, produktuen inguruko informazioa aurkitu nahiz produktu ezberdinak alderatzeko erabiltzen dira. Azterketaren arabera, internet bidez egindako erosketa kopurua hazten joatea aurreikusten da datozen urteetan. 
    Era berean, aipagarria da zentzu honetan, Azpeitiak, eskualdeko herrigune txikienetatik herritarrak erakartzeko duen gaitasuna.
  4. Oro har, azterketan zehar, herritarrei eskualdeko merkataritza eskaintzaz galdetu zaie. Erantzuleen % 90,01-k, herriko merkataritzak duen eskaintzarekin gustora dagoela adierazi du. 
    Era berean, bertako merkataritzatik gehien baloratzen diren faktoreak bi dira. Batetik, dendariak bezeroarekiko duen gertutasuna eta honi eskaintzen dion tratu pertsonalizatua. Bestetik berriz, herritarrak balioan jartzen du herriko merkataritzak eskaintzen dion erosotasuna.

Partehartzaileak:

merkaurola.png

Diru laguntza:

dfg.png

Proiektuaren iraupena: 2017/03/01 – 2017/10/24

Orrialdea 2-(e)tik 2-(e)ra

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut