AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Proiektuak

Enpresa

Ikasiz proiektuaren helburua, eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, prozesu eta kudeaketa praktika onak enpresa artean partekatzea da, elkarren arteko ikasketa prozesua konpartituz, eskualdeko enpresa artean esperientzi onen aukerak biderkatzeko.

Urtean zehar enpresa arteko lan bilerak antolatzen dira, enpresen alor desberdinetan: kudeaketa, produkzio, komertziala, teknologia, pertsonak... ari diren esperientzia aurreratuak elkarbanatzeko.

Proiektu hau, Iraurgi Berritzenek abian jarritako proiektua da, enpresen etengabeko kapazitazioaren helburuari erantzuteko, ezagutzaren kudeaketa eta transferentzia sustatzeko proiektua izanik, enpresa guneak ordezkariek proposatu moduan.

Partehartzaileak:

Ikasiz.png

Iraupena: Urtero

Enpresa

Ikas Ekin proiektuaren helburua, eskualdeko enpresetako pertsonen gaitasunak garatzea da ekintzara bideraturiko formakuntza metodologiaren bitartez: enpresaren proiektu konkretu baten aplikazioan oinarrituz eta formakuntza prozesua beste enpresekin konpartituz. Enpresen behar amankomunen arabera antolatzen dira formakuntza prozesu desberdinak. Adibideak: Lean Manufacturing.

Euskalitekin elkarlanean garaturiko proiektua.

Partehartzaileak: 

ikasekin.png

Iraupena: 2017-2018

Enpresa

Proiektuaren helburua, eskualdeko enpresen hobekuntza eta berrikuntza teknologikoa sustatzea da, horretarako zerbitzu desberdinak abian jarriz enpresen eskura: aukera berrien identifikazioa, adituekin bitartekaritza eta diru laguntzen kudeaketan bidelagun izatea. Urtean zehar identifikatzen diren aukera desberdinen arabera, EAEn indarrean dauden laguntza programa desberdinetara bideratzen dira eskualdeko enpresen proiektu berritzaileak.

Diru laguntza:

spri_gfa.png

Partehartzaileak

Hobekuntza_eta_berrikuntza_teknologikoa.png

Iraupena: Urtero

Enpresa

Proiektuaren helburua enpresen Urola Erdiko Enpresetan Antolakuntza, Kudeaketa Ereduen Eraldaketa eta Partaidetza Sustatzea da: estrategia eta antolakuntzaren hobekuntza sustatu, enpresako arlo guztien kudeaketa hobetu, kokudeaketa prozesuak bultzatu, enpresa jardueraren jarraitasunean lagundu.

Proiektuan enpresa bakoitzaren errealitatea aztertu eta beharren arabera proiektu konkretuen garapena sustatzen da, horretarako prozesu eta ekintza lerro desberdinak abian jarriz enpresa bakoitzaren egoerara egokituta.

Diru laguntza:

GFA.png

Partehartzaileak:

UrEraldatuz.png

Iraupena: 2017-2018

Enpresa

Proiektuaren helburua, Urola Erdiko Sustapen Sozioekonomikoa sustatzea da, eskualdeko enpresa industrialen estrategia, gaitasunak eta dinamikak enpresekin lankidetzan garatuz. Helburu zehatzak:

  • Urola Erdiko Enpresa Gunea -enpresa elkarlan sarea- garatu, indartu eta zabaldu eskualdean, enpresen behar amankomunen arabera proiektu egokituak garatzeko eskualde bertan.
  • Sensibilizazio eta kontzientziazio egitasmoak abian jarri, enpresen eraldaketa, dibersifikazioa, jarduera ekonomikoaren jarraipena eta elkarlana sustatzeko.
  • Enpresa eta eskualdeko gaitasunak eta aukerak identifikatu eta garatu, balio erantsiko proiektu berritzaileak exekutatuz. Adib: Mekanizadore eta galdaragintzako enpresen elkarlana.

Diru laguntza:

5.png

Partehartzaileak:  

Hornitu_III.pngIraupena: 2017-2018

Enpresa

Proiektuak, "Lantegi Hedatua 4.0" kontzeptuaren bideragarritasun teknikoa aztertu nahi du eta honetarako 4.0 teknologia eta prozesuen gaitasuna neurtu nahi dira elkarreragingarritasunaren ikuspegitik, balio katearen harremanak indartu eta lantegi idenpendienteak lankidetzan jarriz.

Azterketa, Munibe Group-eko enpresetan (mekanizazio sektorea) garatu da eta honen helburua erabakitze prozesuetan laguntzea da, prozesu berritzaileen aplikazioa sustatu eta elkarreragingarritasunaren teknologiak mekanizazio sektoreko ETEetan aplikatzea.

Munibe Group-en garatuko den bideragarritasun teknikoaren azterketak, ondoren GNE mekanizazio sektorean aplikatzen jarraitzeko oinarriak finkatu nahi ditu.

Diru laguntza:

ministerio_logoa.png

Partehartzaileak:

harremantzen.png

Iraupena: 2017-2018

Enpresa

Helburu nagusia, Urola Erdiko enpresetan, Industria 4.0 ren Teknologia berritzaileen sustapena da, horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean "Etorkizuna Eraikiz" programan, Urola Erdiko enpresen diagnostikoak jaso dira teknologia hauen inguruan, 36 enpresetan elkarrizketak eginez, etorkizunean esperientzia pilotoak inplantatzeko balioko dutenak.

Enpresen aktibitate behar eta estrategiaren arabera, teknologia berritzaileen inplantazioak aktibitate, merkatu, produktu berriak sustatuko dituzte edota prozesuen eraginkortasuna, eskualdeko dibersifikazioa bultzatuz eta enpresen lehiakortasuna eta eraldaketa teknologikoa bideratuz.

Diru laguntza:

GFA_EE.png

Partehartzaileak: AITEK; SERBITZU; CREDEBLUG; IA TECNICA; CALDERERIA GURELAN; TALLERES MURUA; ALBERDI MEKANIZATUAK; TALLERES SASPI; MARMOLES AZTIRIA; MECANIZADOS OSATU; BERNARDO ECENARRO; JUARISTI; KATEALEGAIA; XUBI ;IBARMIA; ZUBIOLA; IRURENA; SARRALLE; GLUAL; FGM; SORALUCE; CODIS; OÑAZ; ORMOLA; LANDETA; ISEQ; ASTGARRAGA; NUEVA LÍNEA; INTZA; TALLERES ARZAMENDI; OBE HETTICH; TALLERES GAINZA; GOIALDE; TAU; MECANIZADOS TAR; OKELGINTZA. 

Iraupena: 2017-2018

Hezkuntza

Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eragile ezberdinek hartzen dute honen garapenean parte.

Proiektuak, prozesuan zehar, ikaslea bere ikasketa prozesuko protagonista egin eta hiru helburu nagusi betetzea lortu nahi du.

  1. Ikasleen artean ekintzailetzari lotutako balioak eta gaitasunak sustatzea du helburu; besteak beste, iniziatiba edo komunikazio gaitasuna. 
  2. Ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izan eta etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin hartzea.
  3. Irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaini eta prozesuan zehar irakaskuntza metodología berritzaileak aplikatu.

Prozesuan zehar, DBH 3 edo 4 mailako ikasleek hartzen dute parte eta hauek talde txikitan bilduta, Iraurgi Berritzenek proposatutako erronka errealak hausnartu eta lantzen dituzte. Hauek eskualdeko eragile ezberdinen egunerokoan oinarritzen dira.

Proiektua, 2 fase nagusitan antolatzen da. Batetik, proiektuaren gidaritzaz arduratzen diren irakasleek elkarlanean ikasturteko mugarriak definitu eta adosten dituzte. Bigarren fasean berriz, lehen fasean irakasle ezberdinek elkarlanean diseinatutako prozesua aplikatzen da ikasleekin.

Ikasturte amaieran, proiektuari amaiera emateko ikasleek prozesuan zehar jasotako ezagutza eta bizipenak aurkezten dituzten ekitaldia ospatzen da.

Proiektuaren nondik norakoak, www.elkarrekineraikitzen.com web orrian jasotzen dira.

Partehartzaileak: 

EE_2018_19.png

Iraupena: 2018/2019 ikasturtea (5. edizioa)

Hezkuntza

Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta Hezkuntza arloan identifikatutako behar zehatz bati erantzun nahi dio. Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta Hezkuntza arloan identifikatutako behar zehatz bati erantzun nahi dio.

Proiektuaren garapenak, 3 helburu nagusi ditu:

  1. Eskualdeko gaztetxoen artean zientzia eta teknologia gaitasunak lantzea du helburu. Honetarako, gaztetxoek zientzia eta teknologia arloko proiektuak lantzen dituzte ikasturtean zehar.
  2. Ikasleek metodo zientifikoan experimentatu eta oinarrizko ezagutzak barneratzea lortu nahi da.
  3. Proiektuaren bitartez, irakasleei proiektuen gidaritzan prestakuntza eskaini eta hauen aplikazioan laguntzea lortu nahi da.

Prozesuan zehar, DBH mailako ikasleek hartzen dute parte eta hauek talde txikitan bilduta irakasleek proposatutako erronka ezberdinak lantzen dituzte. Era berean, proiektuen garapenean, irakasleek, Elhuyar Fundazioa eta honek duen unibertsitateetako ikertzaile boluntarioen laguntza izan dute.

Proiektua, 2 fase nagusitan antolatzen da. Batetik, Elhuyarren eskutik, proiektuen gidaritzarako oinarrizko kontzeptuak barneratu eta ondoren landuko den proiektuaren planifikazioa lantzen dira. Bigarren fasean berriz, lehen fasean irakasle ezberdinek landutako planifikazioak aplikatzen dira ikasleekin.

Ikasturtearen amaieran, ikasturtean zehar landutako proiektuak aurkeztu eta elkarbanatzeko “Urola Erdiko zientzia eta teknologia azoka” ospatzen da.

Partehartzaileak: 

EE_2018_19.png

Iraupena: 2018/2019 ikasturtea (2. edizioa) 

Hezkuntza

Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko ikastetxeetako irakasle orientatzaileek osatzen duten lan taldeak garatzen du proiektua.

Ikasleen orientazio akademikoa indartzea du helburu proiektuak eta ekintzak, ikastetxeko orientatzaile ezberdinekin elkarlanean adostu dira. Besteak beste, 3 ekintza azpimarra daitezke:

  1. Eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri emateko, orientazio mapa sortu da.
  2. Orientazio beharren araberako bisitak antolatu nahi dira eskualdeko eragileengana.
  3. Iraurgi Berritzenen enplegu eta orientazio zentroetako teknikarien bisitak antolatu dira ikasgeletan.

Ekimenaren baitan definitu diren 3 lan lerroak, 2018/19 ikasturtean abian jartzea aurreikusten da.

Partehartzaileak: 

EE_2018_19.png

Iraupena: 2018/2019 ikasturtea

Hezkuntza

Garapen eta berrikuntza agentziako "Hezkuntza" eta "Ekintzailetza" arloek lankidetzan kudeatzen dute proiektua eta honen bitartez helburu ezberdinak bete nahi dira.

  1. Ikasleen artean ekintzailetzari lotutako balio eta gaitasunak sustatzea du helburu. Ikasleei ekintzaileen egunerokotasuna hurbildu eta hontaz hausnartzea da helburua.
  2. Eskualdean ekintzaileek eta oro har ekintzailetza jarduerak duten ikusgarritasuna handitu eta sustatzea lortu nahi da.

Honetarako, ikasturtean zehar, ekintzailetzaren inguruko informazioa eskaintzeko lan dinamika ezberdinak antolatzen dira, ikastetxean bertan, ikastetxeko edukien baitan, non bertan Iraurgi Berritzeneko teknikariak dinamizatzen dituzte egiten diren saioak. Era berean, eskualdean alor ezberdinetan dauden ekintzaileak ikastetxeetara gonbidatzen dira heuren testigantza eta esperientzia profesionalaren berri emateko.

2018/19 ikasturtean, bigarren aldiz garatu da proiektua.

Partehartzaileak: 

EE_2018_19.png

Iraupena: 2018/2019 ikasturtea

Enplegua

Proiektuaren helburua Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan-prestakuntzarako eragileen eskaintza, informazio bateratua eta eguneratua jasotzen duen www.urolanprest.eus web orria elikatzea, kudeatzea eta eragileekin koordinatzea da, eskualdeko enpleguaren erreferentzizko topagunea izateko.

urolanprest.png

Diru laguntza: Proiektu honen bideragarritasuna Azpeita eta Azkoitiko udalen ekarpen ekonomikoari esker gauzatzen da.

Azp_Azk_udalak.png

Partehartzaileak

Urolanrprest.png

Iraupena: Urte osoa 

Enplegua

Proiektuaren helburua unibertsitate edo lanbide heziketako goi mailako ikasketak dutenen 20-44 urte bitarteko pertsona kualifikatuei laneratzen laguntzea da.
Programan 2 fase bereizten dira:

1. AKTIBATU: Gaitasun Pertsonalak eta Profesionalak

  •  Ibilbidearen hasiera da.
  • Prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen da, gaitasun pertsonal eta profesionalak landuz: motibazioa, ekimena, komunikazioa, talde-lana eta abar.
  •  Kualifikatutako pertsonen gaitasunak aktibatzea da helburua, proiekturako prestatuta egon daitezen. Horretarako, parte-hartzaileek coach baten laguntza izango dute helburuak betetzeko.

2. KOKATU: Praktikak enpresan

  • Parte-hartzaileek benetako esperientzia eskuratzea da helburua, lanbide-profilaren arabera.
  • Praktikak 3-6 hilabeteko iraupena izango dute enpresa batean.
  • Enpresak tutoretza-lanak egingo ditu eta jarraipenak Hazilaneko teknikariak egingo ditu. Bi figura hauek elkarlanean arituko dira prozesu osoan.

Diru laguntza: HAZILAN proiektua Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboan kokatzen da eta proiektu honen finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

Untitled_design_18.png

Iraupena: Urtero deialdi bat

Enplegua

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua zera da, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.

Txertatu Merkatuan proiektua nori zuzenduta dago?

  • 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei.
  • Langabezian dauden pertsonentzat eta azkenengo hilabetean laneko kontratu bat izan ez dutenentzat.
  • Oinarrizko ikasketak, Batxilergoa edota Erdi mailako ziklo bat dutenentzat.

Programan 2 fase bereizten dira:

1. EGOKITU. Abileziak identifikatu: Proiektura sartzeko atea da. Fase honetan, une horretan gizarteari zerbait ekarri ahalko diola nekez uste duen kolektibo baten lan-arloko abileziak identifikatzen dira. Parte-hartzaileek garatzen dituzten eguneroko jardueretan lan-konpetentziak identifikatzea.

2. TREBATU. Konpetentzia teknikoetako prestakuntza-tailerrak: Jakintza tekniko bat eskuratzea, adibidez, zerbitzari, sukaldeko laguntzailea, biltegiko kudeaketa eta garbiketa industriala eta abar.

Diru laguntza: Txertatu Merkatuan proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91,89a eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

Untitled_design_17.png

Iraupena: Urtero deialdi bat

Ekintzailetza

LANZITUZ, Euskadiko enpleguaren sorreran inplikaturik dauden hainbat erakunderen arteko elkarlanaren fruitu da.

Programari esker, Urola Erdiko langabetuek beraien lanbide propioa sortzerako orduan Lan Sozietate eredua aukera moduan ezagutzeko parada izango dute. Eredu honekin, Gizarte Ekonomiaren baloreak, kudeaketa demokratikoa eta gardena bultzatzen duen enpresa mota eta pertsonan oinarritutako egitura bultzatu nahi da.

Enpresa eredu honen inguruko sentikortasunaren sustapenaz gain, enpresa txikien kudeaketa integrala aurrera eramango dutenen gaitasunak areagotzea lortu nahi da. Horretarako Azkoitiko eta Azpeitiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia den Iraurgi Berritzenek akzio desberdinak jarriko ditu martxan eskualdean horien artean; auto-enpleguaren eremuan informazioa eta aholkularitza jarduerak, ekintzailetzan eta empresa-kudeaketan trebakuntza, negozio ideien formulazioan laguntza eta programa honen baitan sortzen diren enpresen lehen hilabeteetan zehar jarraipen eta zuzendaritza.

Diru laguntza: 

Lanzituz.png

 

Partehartzaileak

 Lanzituz_partehartzaileak.png

Iraupena: 2015-2019

Ekintzailetza

KLINK, eskualdeko ekintzaileei babesa emateko programa bat da. Bere helburua, eskualde erakargarri bat sortzea da ekintzaile jarduerarako, beti ere elkarlanean ekintzailetzan lanean diharduten eskualdeko eragileekin.

Bere xedea da, ekintzaileei laguntzea ahalik eta gehien eta egokien, balio erantsi gehiagoko proiektuak sortzea eta erreferentzia bilakatzea eskualdean.

Programak, 3 lan lerro biltzen ditu bere barnean: Klink Bide, Klink Atara eta Klink Gune. Lan lerro hauetako bakoitzak ekintza desbedinak biltzen ditu bere baitan. Klink Bide, ekintzaileen bidelagun izatea du helburu eta ekintza desberdinak jasotzen ditu: kontsolidazio zerbitzua, prestakuntza dosiak eta liburuen bilduma. Klink Atari, ekintzaileei ikusgarritasuna ematea du helburu eta komunikabideetan ekintzak eta ekimenak jasotzen ditu, hauetaz gain hezkuntzan egiten dirne beste hainbat saio ere bai. Azkenik, Klink Gune, ekintzaileentzat topagune bihurtze du helburu, eta kafe tertuliak, elkarlana eta ekintzaileen sarea biltzen ditu.

klink.png

Diru laguntza

dfg.png

Merkataritza

Eskualdeko kontsumo ohiturak ezagutzea xede izan duen egitasmoa da Merkaurola. 

Hau burutzeko, ausaz hautatu ziren eskualdeko 1.050 herritarrek erantzun zuten galdetegia. Dena den, emaitzen adierazgarritasuna bermatze aldera, aintzat hartu ziren hauen adina, sexua nahiz jatorrizko udalerria moduko irizpideak.

Garatu zen azterketak, eros ohituren inguruko informazio ugari eskaini du eta eskualdeko merkataritza txikiaren indargune zein ahulguneak identifikatzen lagundu du. Besteak beste, jarraian zerrendatzen diren ondorio nagusiak aipa daitezke: 

  1. Egun, merkatalgune handi, hirigune nahiz internet bidez erosketak egiteko joera nabarmena dago. Azken urteetan indarra hartzen ari den joera izan arren, honek eskualdeko merkataritzan duen eragina oso ezberdina da produktu edota zerbitzuaren arabera.
  2. Oro har eguneroko erosketari dagokionean, erosketen %75 baino gehiago herrian bertan egiten da. Arraina, haragia, ogia, urdaitegia eta frutaren kasuan portzentaia hau are handiagoa da. Produktu kategoria hauetan, azpimarratzekoa da kontsumitzaileak denda tradizionalean duen konfidantza. Oro har, erosketa burutzeko lehen aukera dira denda tradizionalak. Esaterako, ogiaren kasuan, 10 erosketatik 7, denda tradizionalean egiten da.
    Aldiz, elikadura lehorra nahiz zaintza pertsonalari lotutako produktuen erosketari dagokionean, kontsumitzaileak supermerkatuetara jotzeko duen joera nabarmena ikusi da.
  3. Aldizkako erosketaren kasuan, merkatalgune handi nahiz hiriguneen eragina nabarmenagoa da. Esaterako, oinetako eta erroparen kasuan, erosketen %50era ez da iristen herrian bertan egindakoa. 
    Bestalde, azterketak, internet hartzen ari den garrantzia azaleratu du. Egun, internet, arropa, oinetako, liburu nahiz informatikako gailuak erosteko da erabiliena. Gainera, internet, erosketa kanal moduan erabiltzetik haratago, produktuen inguruko informazioa aurkitu nahiz produktu ezberdinak alderatzeko erabiltzen dira. Azterketaren arabera, internet bidez egindako erosketa kopurua hazten joatea aurreikusten da datozen urteetan. 
    Era berean, aipagarria da zentzu honetan, Azpeitiak, eskualdeko herrigune txikienetatik herritarrak erakartzeko duen gaitasuna.
  4. Oro har, azterketan zehar, herritarrei eskualdeko merkataritza eskaintzaz galdetu zaie. Erantzuleen % 90,01-k, herriko merkataritzak duen eskaintzarekin gustora dagoela adierazi du. 
    Era berean, bertako merkataritzatik gehien baloratzen diren faktoreak bi dira. Batetik, dendariak bezeroarekiko duen gertutasuna eta honi eskaintzen dion tratu pertsonalizatua. Bestetik berriz, herritarrak balioan jartzen du herriko merkataritzak eskaintzen dion erosotasuna.

Partehartzaileak:

merkaurola.png

Diru laguntza:

dfg.png

Proiektuaren iraupena: 2017/03/01 – 2017/10/24

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut