Zer da eskualdatzea?
Negozioen eskualdatzea Urola Erdiko enpresen jarraipena errazteko eta hauen lehiakortasuna hobetzeko zerbitzua da. Negozioen itxiera ekiditeak, eskualdeko ekonomia indartsu mantentzen laguntzen du.
Bi hartzaileri dago zuzenduta:
- Bere negozioa eskualdatzeko interesa duen jabeari.
- Negozio baten erreleboa hartzeko interesa duen erabiltzaileari, edo bere negozioa handitu nahi duen enpresari.
Programa honen bidez modu pertsonalizatuan, doan eta isilpean eskainiko dizugu laguntza.
Negozio bat eskualdatu nahi?
Hurrengo zerbitzu hauen bidez lagunduko dizugu.
- Zure negozioaren egoeraren eta zure beharrei egokitutako diagnostiko pertsonalizatua.
- Negozioaren hartzaile potentzialen bilaketan laguntzen da.
- Eskualdaketarako aholkularitza programa espezializatuetara bideratzea.
- Bestelako arazo edo erronkei aurre egiteko aholkularitza eta baliabideen bilaketa.
Kontaktua
Negozio baten erreleboa hartu nahi?
Ondorengo zereginetan lagunduko dizugu.
- Negozioaren birplanteamendu estrategikoan garapenerako aholkularitza errelebo hartzaileari.
- Baldintza onuragarrietako finantzaketa-lerro ezberdinak eta bestelako finantziazio iturrien bilaketan laguntza.
- Bestelako arazo edo erronkei aurre egiteko aholkularitza eta baliabideen bilaketa.