Gardentasun ataria
Abenduaren 9ko 19/2013 Legeak. gardentasuna, informazio publikoa eskuratzeko bidea eta gobernu onari buruzkoa, bere 2.artikuluan esaten duenez, herri-administrazio nahiz herri-erakundeek osatutako erakundeei aplikatzen zaie gardentasunaren legea.
Iraurgi Lantzen, S.A. legezko izen soziala da, 1.988an Azkoitia eta Azpeitiako Udalek sortutako sozietatea delarik, eta bere egoitza soziala Intsausti Jauregian kokatua dagoelarik, Julio Urkixo etorbidea 25, 3, Azkoitian (20720).
Iraurgi Berritzen berriz izen edo marka komertziala da eta 2012. urtean sortu zen.
Entitatea Merkataritza Erregistroan inskribatua dago, 913 liburukian, Sozietateen Liburuaren 193 Folioan, 10653 orria, 1. Inskripzioa
Egitura eta finantzak
Iraurgi Berritzen Urola Erdiko eskualdeko garapen eta berrikuntza agentzia da eta bere eginbehar nagusia lurraldean garapen sozioekonomikoko estrategia eta politikak aplikatzea da. Gaur egun, kudeatzen dituen gune ezberdinen bitartez, entitateak eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlana sustatzen du.
Iraurgi Berritzenen eraketa estatutuetako 2. artikuluaren arabera, bere helburu soziala honakoa da: “Urola Bailara eta berau osatzen duten udalerrien sustapenerako beharrezkoak diren ekintzak garatzea. Enpresen sustapena eta sustapen turistikoa, negozioena, ikerketa eta prestakuntzarena bultzatzen ditu; kontratuak negoziatu, eta beharrezkoa izango baliltz aurrez aipatutako eremuetan sustapen bulegoak sortu, garatu, bultzatu eta kudeatuko ditu, adierazitako helburu soziala lortzea bilatzen duten kasuetan. Helburu hauek lortzeko, entitateak ondorengo ekintzak aurrera eramaten ditu:
- Eskualdeko ehun ekonomikoaren lehiakortasuna bultzatzea, berrikuntzako elkarlan proiektu, aholkularitza zerbitzu, eta prestakuntza zein gaitze ekintzen bitartez. lankidetza-berrikuntzako proiektuak, aholkularitza zerbitzuak eta prestakuntza eta prestakuntza ekintzak garatuz. Enpresen artean eta eskualdeko beste eragile batzuekin lankidetzarako espazioak sustatzen ditu.
- Eskualdeko ikastetxeen premiei erantzuna eman elkarlan proiektu eta proiektu berritzaileen bitartez eta eskualdeko hezkuntza sisteman Prestakuntza zentroen premiei erantzuteko elkarlan proiektuak eta proiektu berritzaileak garatzea, eta eskualdeko hezkuntza sisteman ekarpenak egitea. Horretarako, prestakuntzako ekintzak bultzatzeaz gain, prestakuntza-zentroen arteko lankidetza guneak sustatzen ditu.
- Langabetuei edo beren lana hobetzea nahi duten pertsonei aholkularitza espezializatua eta orientazio zerbitzua eskaini. Helburu hau betetzeko, eragile ezberdinen arteko lankidetzarako espazioak sustatzeaz gain, lan munduratzeko programa zehatzak lantzen dira egungo ekonomiaren beharretara bideratzen direnak.
- Aholkularitza zerbitzu eta trebakuntza-ekintza desberdinen bidez, laguntza pertsonalizatua eskaini eskualdeko ekimen ekintzaileen sustatzaileei. Gainera, parte hartzen duen lankidetzarako espazio desberdinen bidez, lurraldeko jarduera ekintzailea bultzatzen du.
- Tokiko merkataritzaren lehiakortasuna sustatu, Urola Erdiko merkatari elkarteen artean lankidetza-espazioak sortuz. Horretarako, merkatariei hainbat zerbitzu eskaintzeaz gain, diru laguntza desberdinetara sarbidea esaterako, eragile desberdinen arteko lankidetza-proiektuak bultzatzen dira.
- Eskualdeko turismo eskaintza garatu eragile desberdinekin elkarlanean, turistek bertako produktuak, zerbitzuak eta baliabideak kontsumitu ditzaten. Zentzu horretan, eragileen arteko lankidetzarako espazioak sustatzeaz gain, produktu turistiko berrien sorrera eta lurraldearen sustapena bilatzen dira.
Iraurgi Berritzen sozietate anonimoa da eta, nagusiki, Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuek nahiz Kapital Sozietateei buruzko Legeak, uztailaren 2ko 1/2010 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoak, xedatutakoaren arabera arautzen da.
Kontratazioaren arloan, Iraurgi Berritzeni Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legea, azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoa, aplikagarria zaio, 3.1.d artikuluan xedatutakoarekin bat.
Kontratuak esleitzearen eremuan, Iraurgi Berritzenek herri-administrazioaren izaera ez duen esleipen-ahalmena duenez, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen barruan III. Liburuko I. Tituluari dagokion II. Kapitulua aplikatuko zaio. Halaber, Kontratatzailearen Profilean argitaratuta dauden Kontrataziorako Barne Argibideak hartuko dira kontuan.
Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legeak 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, Iraurgi Berritzenek sinatzen dituen kontratuak, herri-administrazioarekin egindakoak izan ezik, kontratu pribatuak dira eta ondorioei eta iraungitzeari dagokienez, Zuzenbide Pribatuak arautzen ditu.
Iraurgi Berritzenek, jarraian aurkezten diren gobernu organoak ditu:
- Batzar orokorra: Erakundearen organo gorenari dagokio. Hau, erakundearen bazkidetzako udal ordezkariek osatzen dute. Egun, honela osatzen da:
- AZKOITIKO UDALA: Ana Azkoitia Urteaga, Sonia Vázquez Tejerina, Imanol Arrizabalaga Larrañaga, Mari Jose Arregi Etxeberria, Igor Isusquiza Garcia, Mertxe Zubillaga Albizu, Juan Bautista Mendizabal Juaristi, Asier Altuna Epelde, Ainara Goenaga Andueza, Iraitz Otaño Mujika, Itziar Larrañaga Arrizabalaga, Jon Bastarrika Salegi, Nagore Orbea Sanchez, Jose Joakin Etxaniz Peña, Nerea Machado Iparragirre, Janire Astigarraga Larrañaga, Janire Igoa Merino.
- AZPEITIKO UDALA: Nagore Alkorta Elorza, Leire Goenaga Uzkudun, Joanes Amenabar Altuna, Ander Larrañaga Zinkunegi, Leire Sarasua Odriozola, Mikel Odriozola Araquistain, Idurre Zabaleta Salegui, Ion Oteiza Guereta, Aitor Larrañaga Larrañaga, Miren Arrieta Artola, Javier Altuna Larrañaga, Nerea Alday Garate, Antonio Gallarín Mendoza, Hegoa Larzabal Vaqueriza, Jokin Badiola Aguirrezabal, Edurne Emparan Garate, Alexander Silva Carmona.
- Administrazio kontseilua: Erakundearen zuzendaritza eta ordezkaritzara bideratzen den organoari dagokio. Udal bakoitzean dagoen talde bakoitzeko ordezkari banak eta udal erakunde bakoitzean uneko alkateek osatzen dute bere egitura. Kontseilukideen kopurua 3 eta 25 ordezkari bitartekoa da. Egun, honela osatzen da:
- Ana Azkoitia Urteaga: Lehendakaria. Azkoitiko Udala
- Nagore Alkorta Elorza: Lehendakariordea. Azpeitiko Udala
- Leire Goenaga Uzkudun: Idazkaria. Azpeitiko Udala
- Javier Altuna Larrañaga. Azpeitiko Udala
- Sonia Vázquez Tejerina. Azkoitiko Udala
- Asier Altuna Epelde. Azkoitiko Udala
- Jose Joakin Etxaniz Peña. Azkoitiko Udala
- Janire Igoa. Azkoitiko Udala
- Beharrezkoa denean, Batzar Orokorrak kontu-auditoreak izendatuko ditu.
Bestalde, aipatu diren erakunde organoez gain, erakundeak zuzendaria du. Gaur egun, Begoña Beobide Azpeitia, Telekomunikazioetan Goi Mailako Ingeniaria (Bilboko Ingeniaritza Eskola) eta MBA Executive masterra, IE Business School (Madril).
Bere ibilbide profesionala hainbat erakunde ezagunetan egin du nagusiki, Euskaltel, Sogecable eta Vicomtech Zentru teknologikoan hain zuzen ere, kudealeta, berrikuntza eta komunikazio teknologien aplikazioak landuz eta aztertuz.
Erakundearen antolaketa bere egiteko edo jardueraren hartzaileen arabera egituratzen da eta beraz, hauei zuzendutako proiektu eta ekintzak osatzen dituzte erakundearen lan lerro nagusiak. Lan lerro bakoitzak, bere koordinatzailea du eta era berean, hau zuzendaritza taldeko kidea da.
Jarraian aipatzen dira erakundearen lan lerro nagusiak eta hauen koordinatzaileak:
- Tokiko Garapena – Itziar Abarisketa
- Enpresa – Itziar Abarisketa
- Hezkuntza – Jon Zubizarreta
- Enplegua – Itziar Abarisketa
- Ekintzailetza – Alazne Larrañaga
- Turismoa – Jesus Mujika
- Merkataritza – Alazne Larrañaga
Hizkuntza politika
Iraurgi Lantzen sortu zen une beretik etengabe aritu da euskararen normalizazio-prozesuan bidea egiten. Hizkuntzen erabilera arautzeko irizpideak modu naturalean jorratu izan dira Iraurgi Lantzenen betidanik.
Hala ere, 2009. urtean, hainbat hausnarketaren ondoren, modu naturalean egindako bide hori arauetan jasotzeko premiaz jabeturik, hizkuntza-politika esplizitatzen hastea erabaki zen. Hasierako hizkuntza-politika 2011n onartu zen orduko Erreferentzia Marko Estandarra oinarri hartuta. 2022an, eredu zaharra Erreferentzia Marko Estandar berrira egokitu da. Iraurgi Lantzeneko Hizkuntza Politikaren helburu nagusiak ondorengoak dira:
- Iraurgi Lantzeneko hizkuntzen erabileraren nondik norakoak zehaztea: hizkuntzekiko jarraibideak arautzea, erakundetzea eta ofizialtzea orain arte egindako ibilbideak atzerapausoak saihesteko.
- Lanean hizkuntzekin nola jokatu behar dugun zehaztea eta eguneroko lan jardunerako lagungarria izatea.
- Iraurgi Lantzenek duen hizkuntza-normalizaziorako proiektua osatzea eta indartzea.
Berdintasun plana
Iraurgi Berritzenek, batipat azken urteotan, sentsibilitate berezia erakutsi du berdintasun gaiarekin. Aipatzekoa da 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Berdintasuna eta Kontziliazio Erantzunkidea Gipuzkoako lan esparruan” proiektu pilotoan parte hartu zuela. Erantzunkide sareko (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz Ekimenaren baitan 2018.urtean sortutako emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko eta kontziliazio erantzunkidearen alde egiteko Gipuzkoako enpresen eta erakundeen artean osatuko sarea) kidea da eta, “Berdintasunerako foroa” bultzatzen duen agentzia, non emakumeen eta gizonen berdintasunerako gaiak lantzeko interesa duten eskualdeko enpresek hartzen duten parte.
2022. urtean Iraurgi Berritzenek EMUN aholkularitzaren laguntzarekin, urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuak araututakoaren araberako Berdintasun plana egin du, 2022-2025 epealdian indarrean egongo delarik. 2022ko abenduaren 13an REGCON (Registro y depósito de Convenios Colectivos, acuerdos colectivos de trabajo y planes de igualdad) plataforman erregistratu da.
PDF-a eskuratuLan eskaintzak
Guztiak ikusi2024
Itxita
Itxita