Garapen Behatokia
Hiruhilean behin Iraurgi Berritzenetik lan merkatuaren bilakera aztertzen da, besteak beste, langabezia, Gizarte Segurantzako afiliatuen edota Urola Erdian egin diren kontratu kopuruen inguruko jarraipena eginez.
Ondorengo infografia honek bigarren hiruhileko datuak jasotzen ditu:

Informazio gehiago behar izanez gero:Harremanetan jarri
Tokiko Garapen Gunea
Azpeitiko eta Azkoitiko udal ordezkariek osaturiko elkarlan gunea.
Eskualdearen sustapen sozioekonomikorako proiektu estrategikoak eta inguru berritzaileak sortzeko politika eta estrategiak garatzea helburu duen lankidetzazko gunea.
Trantsizio ekologikoa eta Jasangarritasuna
Iraurgi Berritzenek trantsizio ekologikoaren aldeko apustua egin du. Klima-aldaketaren aurkako borrokan, tokiko udalekin, enpresekin eta erakundeekin elkarlanean dihardugu, eskualde arduratsu eta erresilienteago bat eraikitzeko.
Urola Erdiko Energia eta Klima Mahaia
Urola Erdiko Energia eta Klima Mahaia eskualdeko udaletako ingurumen zinegotzi eta teknikariak, Urkome eta Urola Erdiko Mankomunitatea batzen dituen lankidetza-gunea da, ingurumenaren aldeko ekintza eta estrategiak elkarrekin bultzatu eta koordinatzeko helburuarekin.