Zertan lagun zaitzakegu?

Zure ideia lantzeko laguntza pertsonalizatua

Buruan darabilkizun ideiari forma ematen, bideragarritasuna aztertzen eta bidean sortzen diren zalantzen erantzuna topatzen lagunduko dizugu.

 

Ekintzaile ibilbide guztian zehar bidelagun

IDEIA

Zure ideia garatzen eta balioztatzen lagunduko dizugu.

PROIEKTUA

Enpresari eragiten dioten arlo desberdinak planifikatu eta erabakiak hartzen lagunduko dizugu.

ERAKETA

Tramiteak, izaera juridikoa, diru laguntzak eta finantzaketari dagozkion atalak landuko ditugu.

KONTSOLIDAZIOA

Bidelagun izango gara zure ekintzaile ibilbideko une erabakiorretan.

Kontaktua

Alazne Larranaga

Alazne Larrañaga

Ekintzailetza eta Merkataritza Koordinatzailea

Ione Eizagirre

Ione Eizagirre

Ekintzailetza Teknikaria

Hitzordua hartu

FORMAKUNTZA

Enpresa martxan jartzerako orduan jakin beharreko ezagutzak bereganatzeko eta sortutakoan enpresaren kudeaketa hobetzeko formakuntza eskaintza. Digitalizazioa, fiskalitatea, komunikazio estrategia.

IKUSGARRITASUNA

Eskualdeko komunikabideetan, Iraurgi Berritzenen web orrian, sare sozialetan, eragileei bidaltzen zaien buletinean eta KLINK web orrian enpresa sortu berriei ikusgarritasuna ematen zaie.

EKINTZAILEEN GUNEA

Eskualdeko ekintzaileak elkarrekin harremanetan jarri eta elkarrengatik ikasi eta esperientziak partekatzeko espazio bat eskura jartzen da.

ESKUALDATZE AUKERAK

Eskualdean ematen ari diren eskualdatzeak ezagutu eta aukerak aztertzeko bideak jarriko ditugu zure eskura.

EKINTZAILETASUNAREN BALORIZAZIOA

Ekintza desberdinen bidez, balorizazioa lantzen da, ikastetxeetara ekintzaileak gerturatuz (Izan ekintzaile proiektua), ekintzailetza sariak sustatuz, eta enplegu programetan (Bidelan, Hazilan, Eraikilan) ekintzailetza ikusgarri eginez.

Ekintzailetza Gunea

Ekintzailetza jardueraren inguruan izaera desberdineko eragileek osatzen duten elkarlan gunea.

Eskualdean ekintzailetza sustatzeko proiektu eta lan lerroak bultzatzea helburu duen elkarlan gunea.

Gobernantza eredua

Elkarrizketak

KLINK

Eskualdeko ekintzailetasuna sustatzeko gunea

KLINK programak enpresa sortu berriei ikusgarritasuna eman eta jarraipen zerbitzuaren bitartez bidelagun izateaz gain, beren ibilbide guztian zehar baliabideak eskeini eta ekintzaileen topagune izatea du helburu. Enpresa sortu berri baduzu edo ekintzaile sena baduzu hau da zure lekua!!

Gehiago ikusi
Inpaktua 2023an
94 Zerbitzutik pasatako ekintzaileak
40 Landutako egitasmoak
15 Sortutako enpresak
31 Sortutako lanpostuak
90 Ekintzailetzaren sustapeneko ekintzetan partehartzaileak

Dirulaguntzak Ekintzailetza

Ikusi guztiak
Programa Administrazioa Onuradunak Epemuga Informazio gehiago
AZKOITIKO ENPRESETAN EUSKARA PLANAK SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK AZKOITIKO UDALA Ekintzailetza Enpresa Merkataritza

Irekita

2024/07/24

AZPEITIKO HERRIKO EKONOMIA SUSTATZERA ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZA PROGRAMA 2024 AZPEITIKO UDALA Ekintzailetza Enpresa Merkataritza Turismoa

Irekita

2024/10/15

EKINTZAILEEI BULTZATZEKO 2024KO LAGUNTZA PROGRAMA LANBIDE Ekintzailetza

Irekita

2024/10/31

AZKOITIKO MERKATARITZAKO LOKALAK EKINTZAILE BERRIEN BITARTEZ BERRESKURATZEKO, ALOKAIRURAKO DIRU LAGUNTZAK AZKOITIKO UDALA Ekintzailetza

Irekita

2024/12/02

Jarri gurekin harremanetan

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia