Eskualdeko enpresa industrialei zuzenduta “Autokontsumoa eta komunitate energetikoak industria sektorean” jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin

2022-03-17

Gaur, Martxoak 17, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren babesarekin, “Autokontsumoa eta komunitate energetikoak industria sektorean” izenpean antolatu duen jardunaldia ospatu da. Ekitaldi hau eskualdeko enpresa industrialei zein produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu enpresei zuzendu da eta presentzialki izan da, Azkoitiko Intsausti Jauregian, bertan eskualdeko 9 enpresetako 11 ordezkarik hartu dutelarik parte.

Jardunaldian izan dira, Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko zuzendaria, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru diputatua; Iñaki Puga, Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuko burua; David Muñoz, Oarsoaldea Garapen Agentziako Energia Teknikaria; Andrea Estornés, Txekalde Aholkularitzako ordezkaria; Pedro Echamendi eta Mariana Liza Orion Proyectos S.L. eta Salto Systems enpresetako ordezkariak.

Jardunaldiaren helburua Urola Erdiko enpresetan autokontsumoa eta komunitate energetikoen inguruko informazioa edota ezagutzak eta esperientziak partekatzea izan da. Horretarako, hainbat praktika on eta kasu arrakastatsu izan duten enpresetako ordezkariek hartu dute parte, horien artean izan delarik Urola Erdiko Energia Mahaiaren ordezkaritza ere, Energia Berriztagarrien inguruan landu duen proiektu bat aurkeztuz. Ildo honetan, Begoña Beobidek 2015ean Urola Erdian eskualdeko industrialdeetan energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko egin zen azterketaren berri eman du. Urola Enpresa parehartzaileek ere izan dute tarte bat beraien zalantza eta galderak argitzeko.

Ekintza honek Iraurgi Berritzenen Enpresa Arloan lantzen den Ikasiz Programaren baitan du jatorria, eta eskualdeko enpresa ordezkari ezberdinek osatzen duten Enpresa Gunearen baitan jasotako proposamenekin definitutako programa bat da. Bere helburua, enpresaren alderdi desberdinen kudeaketan, ezagutzak eta esperientziak konpartitzea, eta praktika onen sentsibilizazioa eta difusioa da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia