Gaur ospatu da EHUren Udako Ikastaroen baitan “Euskadiren etorkizuna ikerketaren eta berrikuntzaren ikuspegitik eraikitzen” ikastaroa.
Ikastaro honen helburua 2030erako ZTBPren (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan Berria) edukiak gizarteratzea eta zabaltzea da, herritarrengana hurbilduz, eztabaidarako ponentziak eta mahai-inguruak garatuz, haren zutabe estrategikoen inguruan:
- Bikaintasun zientifikoa
- Lidergo teknologiko industriala
- Berrikuntza irekia
- Eta elementu nagusi gisa, Talentua
Lau elementu horiek ezinbestekoak dira, eta batera eta modu orekatuan lagundu behar dute ikerketaren emaitzak emaitza sozial eta ekonomiko bihur daitezen.
Ikastaro honen helburuari erantzunez, Begoña Beobide, Iraurgi Berritzen -Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia-ren zuzendariak “Berrikuntza irekia, lehiakortasun-dimentsioa lortzeko palanka gisa” mahai inguruan parte hartu du. Mahai inguru horretan, berrikuntza irekian oinarrituta enpresen eta Euskadiren lehiakortasuna indartzeko moduaren inguruan gogoeta egin eta eta horretarako bideak proposatu dira. Honetaz gain, besteak beste, Urola Erdia eskualdean I+G+Ban egindako ahaleginei esker lortzen diren emaitzak maximizatzeko orduan agentziak dituen oztopoen, edota lurralde berritzailea izateko gainditu beharreko erronkaz, eta erronka horri aurre egiteko gainditu beherreko oztopoen inguruan hausnartu dute.