Urola Erdian, 2022ko Urria amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.213 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Azken hilabeteetan arlo sozioekonomikoan bizi den ziurgabetasun egoeraren aurrean eskualdeko langabezia egonkor mantendu da eta iaz hilabete berean baino bi langabetu gehiago bakarrik zenbatu dira.
Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea Urria amaieran %7,6-an kokatu da, %5,9 gizonezkoetan eta %9,5 emakumezkoetan. Aldiz, Urria amaieran, Gipuzkoa eta EAE-ren langabezia indizea %8,3 eta %10,4 dira hurrenez hurren.
Lan Merkatuko adierazleetan bilakaera ezberdinak
Urteko hirugarren hiruhilekoari dagokionean, lan merkatuko adierazle ezberdinetan bilakaera ezberdinak hauteman dira. Besteak beste, honako puntuak azpimarratu daitezke:
- Urola Erdian zenbatutako afiliazio kopuruari dagokionean, Iraila amaieran 13.175 afiliatu zenbatu dira eskualdean. Urteko hirugarren hiruhilekoan afiliazio kopurua murriztu egin den arren, 2021eko Irailean baino 300 afiliatu gehiago zenbatu dira eskualdean, batez ere, industria sektoreari esker. Iraila amaieran eskualdean zenbatu den afiliazioen %43,4 industria sektorera bideratzen da.
- Kontratuen bilakaerari dagokionean 2022-ko Uztaila eta Iraila artean 1.598 kontratu zenbatu dira Urola Erdian, iaz hiruhileko berean baino %14,4 gutxiago. Kontratuen gehiengoa zerbitzuetan kontzentratu da, kontratu guztien %63,8 hain zuzen ere. Bestalde, hiruhilekoan erregistratu diren kontratuen %27,4 bideratu dira industria sektorera. Era berean, hiruhilekoan zenbatu diren kontratuen %60,8 aldi baterakoak izan dira.
- Dirusarrerak Bermatzeko Expedienteei (DBE) dagokionean, Urola Erdian zenbatutako expediente kopuruak beheranzko joeran jarraitzen du eta guztira 519 expediente zenbatu dira, iaz hilabete berean baino 24 gutxiago. Beraz, urtebeteko epealdian %4,4ko jaitsiera erregistratu da eskualdean.
- Amaitzeko, eskualdean, Iraila amaieran indarrean 3 Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expediente (ABEEE) zenbatu dira. Expediente hauek, guztira, 111 langileri eragiten die.
Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko adierazle sozioekonomikoen bilakaera aztertzen jarraituko du, uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak unean-unekoko beharretara egokitzeko asmoarekin.