2015-02-27

Proiektu berri bat martxan jartzeko gizarte langile baten bila

Hautaketan parte hartzeko izen ematea martxoak 10ean amaituko da. Azpeitiko Udaletxea eta Iraurgi Berritzenen elkarlanari esker identifikatu diren eskualdeko beharretatik abiatuta proiektu berri bat jarri nahi da martxan eskualdean. Proiektu hau aurrera eramateko pertsona bat behar da. Hautaketan parte hartzeko izen-emate epea gaur hasiko da eta martxoak 10ean amaituko da. Pertsona hau hautatzerako orduan, jarraian […]
2015-02-26

Iraurgi Berritzenek Loiolako turismo bulegorako langile bat kontratatzeko deialdia ireki du

Loiolako turismo bulegoan bisitarien harrera eta atentzio zerbitzua eskaini eta gida turistiko lanak egiteko lanpostu bat atera du Iraurgi Berritzenek. Lanpostuari dagokionez langile honek ondorengo funtzioak bete beharko ditu: Turismo bulegora hurbiltzen diren bisitariei harrera, atentzio eta informazio zerbitzua eman. Telefono nahiz postaz (elektronikoa eta arrunta) jasotzen diren informazio eskariei erantzuna eman. Turismo bulegoan atentzioa […]
2015-02-26

Abian da berriro Iraurgi Berritzenen Orientazio Zerbitzua

Hilabete batzutako etenaldiaren ondoren, Iraurgi Berritzenen Orientazio Zerbitzua berriro abian dela jakinarazi nahi da Iraurgi Beritzenetik. Orientazio Zerbitzuaren xedea lan bila dabiltzan eskualdeko herritarrei laguntza pertsonalizatua eskaintzea da. Bertan, herritar bakoitzak dituen behar konkretuen araberako zerbitzua eskaintzen da hauei balizko lan irteera eta prestakuntza zerbitzuetan aholkularitza eskainiz. Helburu hauek bete asmoz, orientatzaileak laguntza pertsonalizatua eskaintzen […]
2015-02-19

Foru Aldundiak 120 beka eskaintzen ditu gazteek atzerrian praktikak egin ditzaten

Goi mailako unibertsitate edo lanbide heziketako ikasketak dituzten ikasleek irekita dute jada bekak eskatzeko epea. Ikasketak amaitu berri dituztenek beren gaitasunak garatzen jarraitzeko aukera izango dute, Europako nahiz Asia eta Amerikako enpresetan. 6 hilabetez ikasleek 1.124 euro jasoko dituzte hilabeteko. Onuradun izateko, baldintza batzuk bete behar dira: eskatzaileak ez ditu 30 urte beteta izan behar […]
2015-02-13

Abian da Azkoitia-Azpeitiko merkatariak biltzen dituen online denda

Gero eta ohikoagoa da herritarren artean salerosketak online egitea, hala erakusten dute urtea joan eta urtea etorri eragile ezberdinek argitaratzen dituzten datuek. Internet bidezko salerosketak orain ez urte asko hasi baziren ere, teknologiaren garapenak nabarmen aldatu ditu kontsumitzaileen erosketa ohiturak. Azken urteotan kontsumo ohituretan eman diren aldaketak nahiz merkatari txikiaren beharrak aintzat hartuta, Elkarmedia informatika […]
2015-02-13

Ikasleak protagonista berriro Elkarrekin Eraikitzen proiektuan

Elkarrekin eraikitzen
Abian da bigarren ikasturtez jarraian “Elkarrekin Eraikitzen” proiektua. Bertan, Iraurgi Berritzen eta Ie Team aholkularitza enpresaren gidaritzapean, eskualdeko 5 ikastetxe, 15 irakasle eta 300 ikasletik gora ari dira parte hartzen eta 2015eko Ekainean emango zaio amaiera ekitaldi baten ospakizunarekin. Proiektuak, hiru helburu nagusi ditu. Lehenik eta behin, proiektuan parte hartzen ari diren bailarako ikastetxe desberdinetako […]
2015-02-12

Ekintzailetasunaren sustapen planari esker 61 lanpostu sortu dituzte Azkoitiko eta Azpeitiko udalek

Azkoitiko eta Azpeitiko udalek 150.000 euro bideratu zituzten iaz ekintzailetasuna sustatzeko, eta egitasmo horrek eman ditu aurreneko fruituak: diru-laguntza horri esker 61 lanpostu zuzen sortu dira, eta zeharkako beste batzuk ere bai. Hala azaldu zuten Urrategi Alberdi eta Eneko Etxeberria Azkoitiko eta Azpeitiko alkateek. Bailarako egoera ekonomiko latzari aurre egiteko asmoz erabaki zuten bi udalek […]
2015-02-04

2014an Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan jasotako kontsulta eta erreklamazioak

Azkoitia eta Azpeitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak 2014.urtean zehar 487 Kontsulta eta 201 erreklamazio bideratu ditu. Aurreko urteko datuekin konparatuta, 37 kontsulta gutxiago jaso dira, eta 30 erreklamazio gehiago. Kontsulta kopurua gutxitu izana aztertzerakoan bi arlo nabari dira, banku zerbitzuak eta etxebizitza. Erreklamazioen igoerari buruz esan telefoniaren arloa dela aurten ere igoera gehiena izan duen […]
2015-02-02

Eskualdearen eskaintza turistikoa Fitur azokara eraman da, dinamizazio ekonomikoa sustatzeko

Fitur Nazioarteko Turismo Azoka Madrilen ospatzen da Urtarrilak 28 eta otsailak 1 bitartean. Turismo Azoka honek, 165 herrialdetako 9.107 enpresa eta erakunderen parte hartzea izan du horretarako prestatu diren 56.000 metro karratuetan. Gure eskualdeak presentzia eta proiekzio nabarmena izan du Fitur azokan. Iraurgi Berritzeneko lehendakaria eta Azpeitiko alkatea Eneko Etxeberria buru duen delegazio bat Madrilera […]
2015-01-27

Urola Erdian Ekintzailetasuna sustatzeko diru-laguntzen ebazpena

Iraurgi Berritzenek, 2014an Urola Erdian ekintzailetasuna sustatatzeko helburuarekin aurkeztutako diru-laguntza eskakizun guztiak aztertu eta baloratu ditu dagoeneko. Diru-laguntza hauek enpresa berriak sortutako Azpeitia eta Azkoitiako herritarrei zuzentzen ziren, izaera estrategiko edo berritzailea duten jardueren arloak bereziki lagunduak izan direlarik. Jarraian duzuen linkean eskuragarri dituzue onartuen zerrendak, onuradun bakoitzak jasoko duen diru laguntza kopuruarekin, nahiz ezeztatuenak, […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia