2022-11-28

KLINK GUNE: Eskualdeko ekintzaileek “Ekiten dugunean gure denbora nola kudeatu” gaiaren inguruan solasaldia izan dute

Pasa den asteazkenean, hilak 23, eskualdeko ekintzaileak kafe baten bueltan beraien denboraren kudeaketaren inguruan solasaldi bat izateko bildu ziren. Bakarrik ekiten denean, denbora kudeatzea misio zaila bilakatzen da, ekintzaile proiektua, familia, estresa, bukatzen ez diren zereginak… Kafe tertulian Maria Diez coach-ak, denbora hobeto kuadeatzeko gako eta erremintak erakutsi zituen eta ekintzaileek beraien denbora kudeatzerako orduan […]
2022-11-28

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-11-25

“Kudeaketa eta Antolaketa Ereduak” Hezkuntza Zentroetan. Ikasketa prozesu kolektiboa IB Hezkuntza markoan

Bailarako 5 ikastetxeetako zuzendaritza taldeak osatzen dituzten 17 pertsonak hartu dute parte sentsibilizazio eta kapazitazio prozesuan. Bertan, klabe orokorren inguruko hausnarketak egiteaz gain, bakoitzaren errealitate zein esperientziak ere partekatu dituzte. Akziora bideratutako ekintza zehatzen garapenean oinarritu da prozesua praktikotasuna eta eraginkortasuna helburu. Honetarako, 9 saio kolektiboen artean bakoitzaren errealitatera egokitutako asesoramentu indibidualak egin dira ikastetxe […]
2022-11-24

IB Sarearen XX.Topaketetan, Urola Erdiko hausnarketa hizpide

Lankidetzazko Gobernantzan oinarrituta, Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022-2027 hausnarketa prozesuak sektore ezberdinetako hainbat eragile bildu ditu azken hilabeteetan. IB Sarearen XX. Topaketak ospatu dira gaur, azaroak 24, Loiolako Gogartetxean (Azpeitia). Bertan parte hartu dute azken hilabeteetan, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziak bultzatuta, eskualdea erakargarri bihurtzeko helburuz landu den hausnarketa estrategikoaren protagonista nagusiek, hau da, […]
2022-11-23

Eskualdeko ikastetxeek ikasleengan Zientzia eta Teknologia gaitasunak eta bizipenak sustatzeko lan lerroak adostu dituzte

Azaroak 23, asteazkena, eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleak bildu dira “ZIMAT Urola Erdian” (Zientzia, Ingenieritza, Matematika, Artea eta Teknologia) proiektua planifikatu eta hobekuntzak adosteko. Proiektua, eskualdeko DBH eta Batxiler mailako ikasleengana bideratzen da eta proiektu ezberdinen garapenaren bidez, Zientzia eta Teknologia gaitasunak nahiz bizipenak sustatzea du xede. Era berean, eskualdeko irakasleei bestelako metodologiak aplikatu eta garatzeko […]
2022-11-22

Eskualdeko enpresetako IT Arduradunen Lan Taldearen lan saio berria “Cloud kudeaketa eta Autentifikazio-Faktore bikoitza” hizpide

ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa- rekin lankidetzan zibersegurtasun industrialaren inguruan eta eskualdeko IT profilei zuzenduta adostutako plangintzari dagokionez, gaur, Azaroak 22, Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu da lan saioa. Bertan bildu dira, eskualdeko hainbat industria enpresako Informazio eta Komunikazio teknologien (IKT) arduradunak. Gaurko saioa, “Cloud kudeaketa eta autentifikazio-faktore bikoitza zibersegurtasun arloan” izenburupean izan da. Partehartzaileek, […]
2022-11-21

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-11-18

Turismoaren erronkak Gipuzkoan Kongresua

Gipuzkoako Foru ALdundiko Turismo sailak antolatuta, Errenteriako Lekuona fabrikan “Turismoaren erronkak Gipuzkoan” izenburupean kongresu bat burutu da Azaroak 17an. Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko, Landa Garapen eta Turismoko Foru Diputatu Jabier Larrañagak zabaldutako kongresuan, Iraurgi Berritzen-eko Turismo koordinatzaileak, Jesus Mujikak, parte hartu du IgnaziotarLurraldea360 proiektua azaltzen, kongresuko Proiektu berritzaileak atalean.
2022-11-18

Bidelan programa: Eskualdeko langabetuak beren gaitasun pertsonal eta profesionalak landuz

Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, Azaroaren 7tik 18ra Bidelan programa garatu da Azpeitiko Baigera aretoan. Bertan Urola Erdiko Eskualdeko 9 pertsonek hartu dute parte eta horietatik 7 emakume eta 2 gizon izan dira. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin dira partaide bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere […]
2022-11-17

Eskualdeko enpresak belaunaldien releboaren kudeaketa izan dute hizpide Innobasque-rekin lankidetzan

Gaur ostirala, Azaroak 18, Iraurgi Berritzenek lan saio bat burutu du, online formatoan, ondorengo gaiaren inguruan: Belaunaldien releboaren kudeaketa enpresan. Lan Mentoring ekimenaren aurkezpena. Lan saio hau, beren aktibitatearentzat kritikoak diren lanpostuetan belaunaldien arteko erreleboa arrakastaz jorratu nahi duten enpresetako gerente eta/edo pertsonen arduradunei zuzendu da. Bertan, Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin (Innobasque) […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia