2022-09-05

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-09-01

Ekintzaile eta negozio txikiei zuzenduriko formakuntza eskaintza

KLINK ekintzailetza sustatzeko gunearen baitan, KLINK Bideri dagokion 2.seihileko formakuntza eskaintza prestatu dugu. KLINK Bideren xedea, ekintzaileei beraien ibilibidean baliabideak eskaintzea da. 2. seihilekoari dagokionez, eta digitalizazioaren erronkari erantzun asmoz, hauek dira prestatu diren formakuntza dosiak, Irailetik Abendura bitartean. Irailak 16, Facebook Shopping. Dani Arrilucea. Urriak 7, Zure enpresa mugikorrean. Spri_Implantalariak programa. Azaroak 4, FakturaBai. […]
2022-09-01

Zahartzaroaren sektorean ekintzaile izan nahi duzu?

Adinekoen beharrei erantzungo dien ideia bat baduzu, egun zure negozioaren barne eskaintzen duzun zerbitzu/produktu bat nola egokitu pentsatzen ari bazara silver ekonomiara edo barne-ekintzailetzako proposamen berri bat garatu nahi baduzu, sektore honetan adituak diren profesionalen laguntza jasotzeko aukera daukazu. Grupo SSI ren eskutik, eta aurrez definitutako ibilbide orri bat jarraituz aukera izango duzu, prestakuntza saio […]
2022-09-01

Negozio ideiak edo proiektuak aztertzeko tailerrak antolatuko dira irailean hasi eta abendua bitartean

Irailean, urrian eta azaroan “Ideiatik enpresara” formakuntzak antolatuko dira. 7 saioz osaturiko formakuntzan, ekintzaileek buruan duten idearen azterketatik hasi eta enpresa egitasmo bat sortu arte eman beharreko pausuak ezagutuko ditu. Besteak beste, jarraitu beharreko tramiteak, enpresari eragingo dion fiskalitatea, gizarte segurantza etab. Lehenengo deialdia, Iraileak 12an hasiko da, eta dagoeneko izena emateko epea zabalik da. […]
2022-07-28

Bilakaera positiboan jarraitzen du Urola Erdiko lan merkatuak

Urola Erdian, 2022ko Ekaina amaieran 1.195 langabetu zenbatu dira eta azken hilabeteetako joera baikorrari jarraipena eman zaio. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren datuen arabera, 2022ko Ekainean iaz hilabete berean baina 83 langabetu gutxiago zenbatu dira eskualdean, %6,5 gutxiago. Era berean, Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea Ekaina amaieran %7,5-ean kokatu da, %5,7 gizonezkoetan eta […]
2022-07-26

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-07-22

Irekita Hazilan programan izena emateko epea

Urola Erdia eskualdean, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentzia da Hazilan programa garatzen duena, urtero 15 gazte 20-44 urte bitartekoak laneratzeko helburuarekin. Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du, ibilbide pertsonalizatu batean oinarritua, eta parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitua. Proiektua zenbait baliabidetan oinarritzen da. Lehen fase batean, pertsonen aktibazioa bilatzen da, eta jarraian, […]
2022-07-22

Urola Erdiko garapen sozioekonomikorako bide orria zehaztu da

Eskualdeko 76 eragilek parte hartu dute Iraurgi Berritzenek garatutako “Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2021-2027” hausnarketa estrategikoan. Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak hausnarketa estrategikoa bultzatu du eskualdeko sozioekonomia alorreko eragileekin elkarlanean azken hilabeteetan. Eskualdeak aurrera begira dituen erronka nagusiak identifikatu eta eragile sozioekonomiko desberdinek lankidetzen garatuko dituzten lan lerroak lehenetsi nahi izan dira […]
2022-07-21

Hezkuntza Gunea: 2021/22 ikasturtea zenbakitan

Iraurgi Berritzenek artikulatzen duen eragile sarearen baitan egituratzen den hezkuntza guneak 2021/22 ikasturtean landu dituen lan lerro eta proiektuen bilduma egin du ondorengo ikusentzunezkoan. Bertan, landu diren lan lerro eta proiektuen nondik norakoak jasotzen dira. Hezkuntza Gunea, DBH eta Batxilergoko eskaintza duten eskualdeko bost ikastetxeetako zuzendariek osatzen dute. Baina zein da espazio honen helburua? Elkarrekin […]
2022-07-21

IB Sarea Kontseiluko ordezkariek martxan diren lankidetza proiektuak partekatu dituzte

Gaur, Uztailak 20 bildu da IB Sarearen Kudeaketa Kontseilua, enpresa, hezkuntza, enplegu eta udalen elkarlan guneen ordezkariek osatua. Gaur egun kontseilua osatzen duten kontseilukideak hauek dira: Hezkuntza Gunearen aldetik, Aitor Cordoba, Iraurgi Ikastetxeko zuzendaria eta Eduardo Sudupe, Izarraitz Lanbide Heziketaren zuzendaria; Enpresa Gunea, Cruz Alberdi (Sidenor) eta Karlos Korta (Berritek); udalen ordezkariak, Mari Jose Arregi […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia