2022-03-25

Floreagako DBH4ko ikasleekin orientazio akademiko eta profesionalerako hausnarketan bidelagun

Martxoan, Gerolan proiektuaren baitan, bi lan saio ospatu dira Floreagan. Lan saio hauek DBH4ko ikasleei zuzendu zaizkie. Saio hauen bidez, batetik, ikasleak euren etorkizun profesionalaz zein pertsonalaz hausnartzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi izan dira, eta, bestetik, eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri eman zein ikasleen galdera zehatzei erantzun zaie. Hilabete hauetan zehar antzeko saioak gauzatuko dira eskualdeko beste […]
2022-03-23

“Urola Erdiko ETEetan Ekonomia Zirkularra bultzatuz” proiektuari hasiera eman zaio

Euskadiko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa zirkularra aurkeztu zen pasa den astean Barakaldon. Programa hori Eusko Jaurlaritzaren —Ihobe eta Spri erakunde publikoen bidez— eta enpresa eragileen arteko lankidetza-hitzarmena da, eta horri esker, 500 enpresa txiki eta ertain mobilizatu nahi dira Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren ezarpenean aurrera egin dezaten. Helburu hori lortzeko 22 bitarteko eragile […]
2022-03-23

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2022-03-23

Goi mailako zikloetan interesa duten bailarako gazteek Izarraitz Lanbide Heziketa-ko eskaintza ezagutzeaz gain, sektore desberdinetako enpresak bisitatzeko aukera izan dute IB Hezkuntza markoan

Gaur, martxoak 23, Iraurgi Berritzenen Hezkuntza markoan eta Gerolan proiektuaren baitan, eskualdeko ikastetxeak eta Izarraitz Lanbide Heziketarekin elkarlanean Urola Erdiko Goi Mailako Zikloen eskaintza ezagutzeko jardunaldia ospatu da. Ekimen hau, eskualdeko bigarren batxilergoko ikasleekin hausnarketa saioak egin eta ikasleen asmo nahiz interesak identifikatu ostean egin da. Guztira, 30 ikasle inguruk hartu dute parte gaurko dinamikan. […]
2022-03-22

IB Sareko 12 enpresetako Pertsonen Arduradunak Sidenor-en Konpetentzien kudeaketaren inguruko esperientziak partekatzen

Gaur Martxoak 22, eskualdeko enpresetako Pertsonen Arduradunen Lan Taldea bildu da, OPE Kontsulroreak-en laguntzaz “Konpetentzien kudeaketan praktikak: Balorazioa, rekonozimendua, karrera planak” gaia lantzeko helburuarekin. Oraingoan, IB Sareko 12 enpresetako Arduradunak Sidenor enpresan izan dira, bertako fabrikazio prozesuko zati bat ikusi eta pertsonen kudeaketa ikuspegitik martxan dituzten praktika onak ezagutzeko. Honetaz gain, arlo honetan dituzten esperientziak […]
2022-03-17

Orientazio dinamikak Urola BHI-n DBH4 eta Batxilergoko ikasleekin

Martxoan, Gerolan proiektuaren baitan, zenbait lan saio ospatu dira Urola BHIn. Hausnarketa saio hauek, batetik, DBH4n dauden eta Lanbide Heziketako ikasketak egiteko asmoa duten ikasleei bideratu zaizkie, eta, bestetik, Batxilergoa amaitzen ari diren eta Unibertsitateko graduetan nahiz Lanbide Heziketako ikasketetan interesa dutenei. Guztira, 120 ikasle inguruk hartu dute parte lan saio hauetan. Dinamika hauen bitartez, […]
2022-03-17

Eskualdeko enpresa industrialei zuzenduta "Autokontsumoa eta komunitate energetikoak industria sektorean" jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin

Gaur, Martxoak 17, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren babesarekin, “Autokontsumoa eta komunitate energetikoak industria sektorean” izenpean antolatu duen jardunaldia ospatu da. Ekitaldi hau eskualdeko enpresa industrialei zein produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu enpresei zuzendu da eta presentzialki izan da, Azkoitiko Intsausti Jauregian, bertan eskualdeko 9 enpresetako 11 ordezkarik […]
2022-03-17

Ikasberriko ikasleek ekintzaile esperientzia gertutik ezagutu dute

Pasa den martxoak 14-ean “Izan ekintzaile!” Hezkuntza proiektuaren 2. Saioa ospatu zen. Ikasleek, Xubane Iza ekintzailearen esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izan zuten eta ikasleek ikasturtean zehar landutako enpresa egitasmoak aurkeztu zizkioten ekintzaileari. 1. Saioa abenduak 13an izan zen eta bertan, “ekintzailetza” jarduerak ekonomian eta oro har eskualdeko ekonomian duen garrantzia landu zen. Saioa gizarteko joeren […]
2022-03-15

Eskualdeko enpresa industrialei zuzenduta “Autokontsumoa eta komunitate energetikoak industria sektorean” jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin

Datorren Martxoaren 17an, ostegunean, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren babesarekin, “Autokontsumoa eta komunitate energetikoak industria sektorean” izenpean antolatu duen jardunaldia ospatuko da. Ekitaldi hau eskualdeko enpresa industrialei eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu enpresei zuzenduko da eta presentzialki izango da, Azkoitiko Intsausti Jauregiko 1. Solairuan. Jardunaldiaren helburua Urola […]
2022-03-14

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia