Berriak
2021-02-04
Hazilan Programako 7. Edizioaren 1. Aktibatu Fasea amaitu da
Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, azaroaren 16an jarri zen martxan Hazilan programaren 7. edizioa 15 partehartzaileekin. Horietatik, laurek lana topatu dute bitarte honetan. Hazilan programa fase ezberdinetan garatzen da eta azarotik abendura “Aktibatu” deritzana gauzatu dute. Urtarrilean zehar, taldeak Excel, oposaketak eta test psikoteknikoen prestakuntza jasotzeko aukera izan du. Lehenengo fasea amaitu ondoren, parte-hartzaileek 200 orduko lan-praktikak […]
2021-02-01
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-01-28
Digitalizazioa lehiakortasun-palanka gisa
2021erako ezarritako erronkei erantzunez, Iraurgi Berritzen-ek eskualdeko enpresei Eraldaketa Digitalaren prozesuan laguntzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horretarako, iaz hainbat lan-saio egin ziren eraldaketa horrekin lotutako teknologia batzuk ezagutarazteko eta enpresa batzuek proiektu jakin batzuk garatzeko. Lan-ildo horri jarraitzen, aurten digitalizazioa eta estrategia landuko dituzten lau lantalde (Focus Group) sortzea bultzatu da, honako alderdi hauetan […]
2021-01-27
Enpresa berriak sortzen joan dira nahiz eta Covid-19ak egoera zaildu
2020an izan dugun ezjakintasun egoerak izan du ekintzaileengan bere eragina, ekiterako garaian izaten den arriskua areagotuz. Hala eta guztiz, 2020an zehar enpresa berriak sortuz joan dira eta aurreko datuei erreparatuz, enpresa egitasmoen kopurua mantendu egin da. Itxialdiak ordea eduki du bere eragina, nahiz eta zerbitzua telematikoki mantendu presentzialki itxita egoteak artatutako ekintzaile kopurua jaistea ekarri […]
2021-01-25
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-01-22
Ikaslan proiektua. Datozen ikastaroak eskualdean
Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, estrategikoa den Ikaslan proiektua garatzen ari da eskualdean. Honen helburu nagusiak, enpresa eta eragile desberdinekin elkarlanean ikastaro beharrak identifikatu, perfil desberdinei egokituriko ikastaro berriak antolatu, (bai langabetuentzako baita landunentzako) eta prestakuntza eskaintza bateratua eta kaptazioa koordinatzea dira. Jarraian datozen asteetan eskualdean indarrean dauden ikastaroen informazio bateratua. Ikastaroen informazioa
2021-01-22
Enpresa Gunearen topagunea: 2021ean enpresei zuzenduko diren lan lerro eta proiektuak adostu dira
Urtarrilak 21ean bildu da Enpresa Gunea- Eskualdeko enpresa ordezkarien Gunea- osatzen dute enpresa ordezkariek. Bertan 2020 urtean zehar egindako ibilbidearen balorazio positiboa jaso da, eta jasotako behar eta erronken arabera, 2021 urtean, eskualdeko enpresei zuzenduko diren 3 lan lerro nagusi eta proiektuak onartu dira: Kapazitazioa. Eskualdeko enpresen lehiakortasuna kapazitazioaren bitartez sustatu, ezagutzak konpartitzeko proiektu desberdinen […]
2021-01-21
IBko Enplegu eta Prestakuntza arloko 2020 urteko datuak
Pasa den urtean Enplegu Zentroa, Orientazio Zerbitzua eta Laneratze Programetan jasotako datuak biltzen dira jarraian: 2020 urtean Iraurgi Berritzenen Enplegu Zentroko datuak honakoak izan ziren: Eskualdean lana aktiboki bilatzen ari diren pertsonen kopurua 1.125koa izan zen, eta hauetatik, 695 langabezian zeuden. Guztira, Enplegu zentrotik 623 pertsona igaro ziren eta hauetatik 476 pertsonei bulegoan, modu presentzialean, […]
2021-01-21
2021eko erronkei erantzuteko lanean
Iraurgi Berritzenek, Elkarlaneko gobernantza-ereduetan oinarrituz 2021ko erronkei aurre egiteko lan egingo duela berrezten du, bereziki erronka hauei erantzunez: Enpresetan digitalizazioa eta berrikuntza bultzatzea, produktu teknologiko berriak sortuz. Produktu eta zerbitzuen eskaintza dibertsifikatzea, egungo merkatu-aldaketen arabera. Prestakuntza-eskaintza eskualdeko enpresen estrategiarekin lerrokatzea. Enpresa txiki eta handien arteko lankidetza bultzatzea. Enpresa teknologikoak gure eskualdera erakartzea. Genero-arrakala lantzea, batez […]
2021-01-19