Urrian langabeziak behera Urola Erdian

2020-11-12

Martxoan “Covid-19” osasun krisia hasi zenetik behera egiten ari da Urola Erdian zenbatutako langabetu kopuruak, izan ere, eskualdeko udalerri guztietan jaitsi da langabetu kopurua Irailean eta Urrian. Urrian amaieran, irailean baina 120 langabetu gutxiago zenbatu dira eskualdean.

Urola Erdiko langabezia indizea %9,4-ean kokatzen da, %7,9 gizonezkoetan eta %11,2 emakumezkoetan. Une honetan, eskualdeko langabezia indizea, Gipuzkoa (%10,5) eta EAE (%12,9) baina nabarmen txikiagoa da.

Dena den, azken 6 hilabeteetan eskualdeko lan merkatuak bilakaera negatiboa erregistratu du adierazle garrantzitsuenetan. Besteak beste, Iraileako eta Urriko datuak kontuan izanik, jarraian aurkezten diren joerak nabarmendu daitezke:

  • 2020ko Otsaila amaieran 1.267 langabetu zenbatu ziren Urola Erdian eta orduz geroztik langabetu kopurua nabarmen hazi zen abuztua amaieran 1.670 langabetu zenbatzeraino. 6 hilabateren ostean, iraileko langabetu kopurua, 1572 izan zen eta urrian langabetu kopuruak behera egin du berriro ere, hilabete amaieran 1.472 herritar zenbatu direlarik.
  • Azken hilabeteetan eman den osasun krisiak, 25 urtez azpikoetan izan du bereziki eragina. Otsaila amaieran, 25 urtez azpiko 85 herritar zenbatu ziren eta Iraila amaieran berriz, 166 herritar.
  • Martxoa eta iraila bitartean zenbatu diren kontratuei dagokionean, oro har jaitsiera nabarmena erregistratu da Urola Erdia, Gipuzkoa nahiz EAE-n. Eskualdean, Martxoa eta Iraila artean, 2.792 kontratu zenbatu dira, iaz epe berean zenbatu diren kontratuen %55,3 hain zuzen ere.
  • Afiliazio datuei dagokionean berriz, Irailean, eskualdean 12.303 afiliatu zenbatu dira, otsaila amaieran baina 218 gutxiago. Jaitsiera hau, batez ere, industria, handizkako eta txikizkako merkataritza nahiz ostalaritzan eman da.
  • Diru sarrera bermatzeko errentari (DBE) dagokionean, iraila amaieran, otsailean baino 53 expediente gehiago zenbatu dira Urola Erdian; guztira, 588 expediente.

Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren azterketarekin jarraituko du uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak uneko beharretara egokitzeko asmoarekin.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia