Urola Erdiko Merkataritza mahaiak -Azkoitia eta Azpeitiako udalek, Bertan eta Herrixen merkataritza elkarteek eta Iraurgi Berritzenek osatua- tokiko merkataritza sustatzea du helburu. Honetarako, sektoreak gaur egun dituen erronka ezberdinei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak mobilizatu eta koordinatu nahi ditu.
Gaur egun tokiko merkataritzak hainbat erronka ditu eta besteak beste digitalizazioa, negozio ereduen etengabeko egokitzea eta errelebo eza aipatu daitezke. Gai hauek oinarri hartuta eta eskualdeko merkataritza elkarteen eskutik, sektoreak egun bizi duen egoera ezagutzeko galdetegia pasa da.
Galdetegia, 50 merkataritza establezimenduk erantzun dute. Erantzun dutenetatik %64 autonomoak, %12 ondasun erkidegoak eta %24 sozietate merkantilak dira. Langile kopuruari dagokionez, aldiz, %50ak, 0 eta 2 langile tartean ditu eta %82ak, 0 eta 5 langile tartean. Honakoak dira ondorioztatu diren emaitza nagusiak:
- Salmenten bilakaera; 2021ko 2.seihilekoaz geroztik, establezimenduen %30ak salmentak behera egin dutela adierazi dute eta %45ak, mantendu egin direla, eta %25ak goranzko joera adierazi dute.
- Eskaria baldintzatzen duten aldagaiak; Eragin handien duten aldagaien inguruan galdetu zaienean, erosketa ohituren aldaketa aipatu dute arrazoi nagusi bezala eta eskariaren ahulezia bigarren.
- Suspertze ekintzak; Merkataritza elkarteek eta udal erakundeek zein motatako ekintzak garatu beharko lituzketen galdetzean, kontsumitzailea herrian kontsumitzearen beharraz sentsibilizatzearen beharra aipatu da.
- Merkataritza establezimenduen erreleboari dagokionean, galdetegia erantzun duten establezimenduen %18, arrazoi ezberdinak tarteko, datozen 3 urteetan eskualdatze egoeran aurkituko da. Ondorioz, nabarmena da datozen urteetan eskualdeko merkataritza establezimenduen eskualdatze prozesuak lantzeko beharra.
- TicketBairen ezarpenari dagokionez, %58ak dagoeneko ezarrita dute eta %90 dagoeneko soluzioa eta hornitzailea bideratuta.