NEG AUKERA: Ideiak zehazten hasteko unea

2025-01-08
Ekintzailetza

2025eko erronka izango da jarduera ekonomikoa sortzeko gaitasuna duten ideia zehatzak identifikatzea. 

 

Lehen fasea amaituta, 2025ean beste erronka batekin hasi dugu, jarduera ekonomikoa sortzeko gaitasuna duten ideia zehatzetara hurbiltzeko ariketa bat egitea helburu izango duena.  Garrantzitsua da adieraztea proiektuak Urola Erdiko 2022-27ko EBko plan estrategikoan planteatutako erronkei erantzuten diola, eta ekintzailetza-guneak babesten duela. Gune hori Bic Gipuzkoak, Tknikak, Izarraitz LHk eta Urkomek osatzen dute, eta ekintzailetzaren esparruan funtsezko eragile gisa beren ikuspegia eta esperientzia aportatzen dute.

Proiektuan, negozio-aukerak identifikatzeak dakarren zailtasunaz jabetuta, gutxienez potentzial handiko arloak seinalatzea lortu da. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: 

  • Enpresentzako zerbitzuak ingurumenaren, kalitatearen eta zibersegurtasunaren arloetan. 
  • Gutxiegi erabilitako baliabideak erabiltzea energia partekatua, logistika partekatua eta hurbileko hornitzaileak sortzeko. 
  • Erabilera anitzeko espazioak sortzea, talentua erakartzeko estrategia gisa. 
  • Tokikoarekin / bertakoarekin zerikusia duen guztia sustatzea. 
  • Belaunaldi-erreleboa negozio errentagarrietan.

2025ari begira, helburua da identifikatutako aukerak aztertzea eta kontrastatzea, eta, ondoren, lehen iragazki bat egitea, jarduera ekonomikoa sortzeko gaitasunik ez dutenak baztertzeko. Eskualdean potentziala duten 6/8 ideia identifikatu beharko genituzke. Beste behin ere, enpresek funtsezko zeregina izango dute, eta haien ekarpena beharrezkoa izango da negozio-ideia horiek abian jartzeko beharrezkoak diren baliabideak deskribatu eta mugatu ahal izateko. 

Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuan parte hartu duten 5 kateetako enpresei eta eragile inspiratzaileei (Basque Culinary Center, AFM, Bic Gipuzkoa, HABIC eta Urkome). 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia