Urola Erdiko Enplegagarritasunaren aldeko proiektuaren esperientzia EHUko Uda Ikastaroetan aurkeztu du Iraurgi Berritzen-ek

2021-07-02

Pasa den uztailak 1ean, Euskal Herriko Unibertsitateak Uda Ikastaroetan antolatutako “Enplegagarritasuna eta lankidetzazko gobernantza” ikastaroan hartu du parte Iraurgi Berritzenek.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 bitarteko bazterketa-egoeran eta/edo arriskuan dauden pertsonentzako integratzailea eta kalitatezkoa den Enplegu Estrategiak definitzen duen bezala, lau zutabetan oinarritu beharko luke enplegu-estrategia batek: pertsonak, enpresak, lurraldea eta sektoreak. Beraz, lurralde batek ikuspegi integral batetik ekin ahal izateko, funtsezkoa da maila anitzeko eta dimentsio anitzeko eragileen arteko koordinazioa eta lankidetza.

Ildo honetan, eskualdeetan garatzen ari diren proiektuen adibide gisa, Urola Erdian garatzen ari den proiektuaren ezaugarriak aurkeztu ditu IBko Zuzuendariak Begoña Bebobidek. IB Sarearen lankidetzazko gobernantzan oinarriturik, enplegagarritasuna sustatzeko tokiko mailan eragileekin lankidetzan abian jarritako elkarlan proiektuen emaitzak azaldu dira.

Ikastaroan hartu dute parte, Markel Olano Arrese, Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputatu Nagusia; Agustín Erkizia Olaizola, UPV/EHU / Gipuzkoako Errektoreordea; Mauricio Dierckxsens, NLE Nazioarteko Lan Erakundea / Enpleguko Senior Espezialista; Alfonso Gurpegui Ruiz, Eusko Jaurlaritza / Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea; Mercedes Oleaga Páramo, Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Insitutua / Ikerketako bideratzailea; Unai Andueza Iraeta, Gipuzkoako Foru Aldundia / Proiektu Estrategikoetako Zuzendaria.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia